wrapper

Otsailaren 3ko Gobernu Batzordeko laburpena

HERRIAREN GOBERNU BATZARRAK 2015EKO OTSAILAREN 3AN HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.

Azpeitian, 2015eko otsailaren 3an, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Herriaren Gobernu Batzarrak lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-ze-rrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Eneko Etxeberria Bereziartua alkate-udal-burua buru dela, eta Herriaren Gobernu Batzarrak osatzen duten zinegotzi denak bertan direla.

Honako akordioak hartu dira:
1.- Juan Ignacio Aizpitarte Lizarraldek egindako kontsultari erantzuna ematea Oñatz auzoko Patxi baserriaren inguruan dagoen txabola berreraikitzeko.

2.- Baiezko erantzuna ematea Jose Martin, Victoriano eta Edurne Arreguik egindako kontsultari Odria auzoan dagoen Basabe baserriaren barruan beste etxebizitza bat egiteko aukera edukiko luketen galderari

3.- Antton Astiazaran Azkunek, Oñatz auzoa, 160 zenbakia duen Azpillaga base-rriaren terrenoetan nekazaritzako tresnak gordetzeko 15 m2ko txabola bat eraikitzeko eskatu duen obra lizentziari baimena ema-tea.

4.- Magdalena auzoa 2ko jabekideei, berriro ere obra baimena ematea (bere garaian egin gabe gelditu zelako) etxeko sarrera edo karreraren gainean hura babesteko hegal bat jartzeko.
5.- Ibai-Eder Serreria S.L.ri konpro-miso-idatzia eskatzea Larrañaga Indus-trialdea, 7an ipini nahi duten teilatu-estalkia behin behineko izaerarekin izango dela adierazten duena.
6.- Unai Mugika Mendiolari konpro-miso-idatzia eskatzea Loiolako Ignazio etor-bidearen gainkaldean dagoen Ormaetxe ba-serriko lurretan ipintzen dituen negutegiak behin behineko izaerarekin izango direla adierazten duena.

7.- Herri kontuen Euskal Epaitegia: Azpeitiko udalaren fiskalizazio-lanaren ondorioak 2013. ekitaldirako.
8.- Udalak Espainiako bandera ez jar-tzeagatik Donostiko administrazioarekiko auzien 1. zk.ko epaitegiaren epaiaren aurka EAE-ko auzitegi nagusiak apelazioan eman-dako 133/2013 epaia.
9.- Galdera eta erreguak.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea