wrapper

2013ko ekainaren 4ean hartutako erabakiak

AZPEITIKO HERRIAREN GO-BERNU BATZARRAK 2013KO EKAINAREN 4AN HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.

Azpeitian, 2013ko ekainaren 4an, Uda-letxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Herriaren Gobernu Batzarra, lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Eneko Etxeberria Bereziartua alkate-udalburua buru dela, eta Gobernu Batzarra osatzen duten zinegotzi denak bertan direla.


Honako akordioak hartu dira:
1.- Herriaren Gobernu Batzarrak 2013ko maiatzaren 7an egindako bilkuraren akta onartzea.

2.- Enparan kalea, 41eko eta Elizkale, 24 bis-eko eraikuntzaren inspekzio teknikoaren dokumentuen aurkezpena. Dokumentua erregistratzeko erizpideak ematea.

3.- Marlene Egaña Uzkudunek Etxe-Alai auzoa 11ko jabekideen izenean egindako eskaerari, erantsitako proiektuaren arabera igogailua jartzeko obra baimena ematea.

4.- Marlene Egaña Uzkudunek Etxe-Alai auzoa 13ko jabekideen izenean egindako eskaerari, erantsitako proiektuaren arabera igogailua jartzeko obra baimena ematea.

5.- Oñatz auzoan dagoen Endaizpe Zahar baserria ukuilu bezala mantendu eta inguruko terrenoetan baserria berreraikitzeko obra baimenarentzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentura txostena eskatzea.

6.- Iroitz Igarataundi Arregik egindako kontsultari erantzutea Komunsoro baserriko sailetan artegi-biltegia eraikitzeko.


7. - Mozioak.

- Frankismoaren Krimenen Aurkako Kereilaren Euskal Plataformak aukeztutako mozioa Frankoren altxamendu militar-faxista eta ondorengo erregimena salatzeko.

- "Udaberri arabiarra"ren gune izan zi-ren Ipar Afrikako eta Ekialde Hurbileko herrialdeetan giza eskubideei buruzko ara-zoak defendatzeko mozioa.
- Heriotza zigorraren aurkako adieraz-pen instituzionala.

Udalbatzaren bileran aztertuko dira.

-o-

Ez dago galdera edota erregurik

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea