wrapper

Apirilaren 10eko Gobernu Batzordeko laburpena

HERRIAREN GOBERNU BATZARRAK 2O18KO APIRILAREN 1OEAN HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.
Azpeitian, 2018ko apirilaren lOean, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Herriaren GobernuBatzarra lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Eneko Etxeberria Bereziartua alkate-udalburua buru dela, eta Herriaren Gobernu Batzarca osatzen duten zinegotzi denak bertan direla.
Honako akordioak hartu dira:
1.- Herriaren Gobernu Batzarrak 2018ko martxoaren 6an egindako bilkuraren akta onartzea.
2.- Fundación Tecnalia Research and Inn-en izenean Xabier Bergara Elortzari Anardi area 5ean dagoen pabiloiko laborategia eraberritzeko beharrezkoak diren lanak egiteko obra baimen baldintzatua ematea.
3.- Edurne Saenz de Samaniego Berganzori obra baimena ematea Urrestilla auzoan, Makibarazpikoa baserriaren inguruan dauden lursailetan 1.020 m2ko berotegiak jartzeko.
4.- Vodafone Espala S.A.U.ko ordezkaria den Jesus Mª Blanco Gonzalez-i obra baimena ematea Oñatz auzoa, 217an dagoen azpiesfazioan 20metro altuko iadanik badagoen dorrean 2 metro altu inguruko hiru antena eta 30 zentimetroko diametroa duen parabola bat jartzeko.
5 .- Aloger 2011 SLUri Foru ibilbidea 2an arropa denda bat jartzeko obra baimena ematea.
6.- Domusa Teknik-i Atxubiaga kalea, 13an dagoen pabiloiaren fatxada eraberritzeko obra baimena ematea.
7.- Herriko eraikuntzen inspekzio teknikoak:
Enparan kalea, 3
Bvztintzuriko errebala, 20
Enparangain auzoa,11
Enparan kalea,4
EIizkaIe,44
Done Jakue kalea,21
Garmendi auzoa,14
Erdikale, 13
Erdikale, 12

Azpeitia, 2018ko apirilaren 17a

Laburpena

 

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea