wrapper

2015eko ekainaren 11ko bilkura

UDALBATZA OSOAK 2015EKO EKAINAREN 11N HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.

Azpeitian, 2015eko ekainaren 11n, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Udalbatza Osoa lehenengo deialdian eta ohizkanpoko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Eneko Etxeberria Bereziartua alkate-udalburua buru dela, eta Udalbatza Osoa osatzen duten zinegotzi denak bertan direla, bat ezik.

Honako akordioak hartu dira:
1.- Udalbatzak 2011-1015eko legealdian egin dituen bileren akten likidazioa: 2012ko maiatzaren 8an, 2012ko uztailaren 5ean, 2014ko urriaren 10ean, 2015eko apirilaren 27an eta 2015eko maiatzaren 5ean egindako bilkuren aktak onartzea.

2.- 2014ko ekitaldirako kontu orokorra onartzea.
3.- Leire Etxaniz Manterola zinegotziak liberatu moduan baja eman duela jakinaraztea, 2015eko apirilaren 9tik aurrera.

4.- Alkatetzak 2014ko maiatzetik 2015eko maiatzera eman diren ebazpenen berri ematea.

Akta hau onartzu zen.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea