wrapper

Apirilaren 1eko Udalbatzaren laburpena

Azpeitian, 2014ko apirilaren 1ean, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Udalbatza Osoa lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Eneko Etxeberria Bereziartua alkate-udalburua buru dela, eta Udalbatza Osoak osatzen duten zinegotzi denak bertan direla.

Honako akordioak hartu dira:
1.- Udalbatzak, 2014ko martxoaren 11n egindako akta, hurrengo bilkuran onartuko da.

2.- 2013ko aurrekontuaren likidazioak onartzeko alkatetzak 2014ko marxoaren 14an emandako ebazpenaren berri ematea.

3.- 2014. ekitaldiko aurrekontuan 1. kreditu aldaketaren berri ematea.

4.- Gazte lokalen inguruko bizikidetza araudiari hasierako onarpena ematea.

5.- Baratze ekologikoen esleipena eta kudeaketa erregulatzeko erregelamenduari hasierako onarpena ematea.

6.- Etxez-etxeko laguntza zerbitzua, esku-hartze psikosozialerako zerbitzua eta eguneko zentroaren kudeaketa lanak Biharko Gipuzkoa S.L.ri esleitzea.

7.- Azpeitiko udalaren eta Aranzadi Zientzia elkartearen arteko lankidetza hi-tzarmena egitea, Azpeitiko Gerra Zibila eta Lehen Frankismoaren biktimen oroimen historikoaren inguruan ikerketa alorreko jarduera bultzatzeko.

8.- Libre lan-taldeak aurkeztutako mozioa onartzea Olatz Izagirre eta Orkatz Kultur elkartearen aurkako epaiketari dago-kiona.

9.- EH Bilduk Aberri egunaren inguruan aurkeztutako mozioa onartzea.

10.- Alkatetzak 2013ko ekainean, uztailean, abuztuan eta irailean emandako ebazpenen berrri ematea.

11.- Ez dago galdera edota erregurik.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea