Azpeitian, 2016ko martxoaren 1ean, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Udalbatza Osoa lehenengo deialdian eta ohiz-kanpoko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Eneko Etxeberria Bereziartua alkate-udalburua buru dela, eta Udalbatza Osoa osatzen duten zinegotzi denak bertan direla.
Honako akordioak hartu dira:
1.- 2016ko otsailaren 2an egindako bilkuraren akta onartzea.
2.- Azpeitiko herriko ekonomia sustatzeko diru-laguntza lerroa: Oinarriak eta 2016. ekitaldirako deialdia onartzea.
3.- Azpeitiko herrian etxebizitzen alokairurako diru-laguntza lerroa: Oinarriak eta 2016. ekitaldirako deialdia onartzea.
4.- Azpeitiko herrian kultur sorkuntzarako "sorkuntza" bekak arautzen dituen oinarriak onartzea.
5.- Onartu egin da 2016. ekitaldirako Kultur-Egutegi Bateratua bideratzeko helburua duen Azpeitiko udalaren, Kulturzale Kulur Elkartearen eta Sanagustin Azpeitiko Kulturgunea Kooperatiba Elkartearen arteko Lankidetza Hitzarmena.
6.- Jesusen Bihotza Ikastetxea - Jose Artetxe kalea, 4 - deritzon finka Donostiako Gotzaindegiaren esku uztea, Azpeitiko Iraurgi ikastetxe pribatu itunduaren titular den aldetik.
7.- Azpeitiko udalaren eta herriko Musika Bandaren arteko hitzarmena (2016. ekitaldia).
8.- Azpeitiko udalaren eta herriko Musika Eskolaren arteko hitzarmena, bandaren zuzendaritza bideratzeko.
9.- 2015eko ekitaldiko udalaren aurrekontuan 1 zenbakia eta 6 zenbakia duten kreditu aldaketak onartzen dituzten ebazpenen berri ematea.
10.- Martxoaren 8an ospatuko den "Emakumeen nazioarteko eguna"ren inguruko mozioa onartzea.
11.- Dionisio Aizpuru eta Pedro Maria Isarten senide eta lagunek aurkeztutako mozioa onartzea.
12.- Ez dago galdera edo erregurik.