wrapper

Oharrak

Albiste Nabarmenduak

  • Eskolaz kanpoko ikastaroetarako, formaziorako eta GKEetara laguntzera joateko bekak abian dira
    Eskolaz kanpoko ikastaroetarako, formaziorako eta GKEetara laguntzera joateko bekak abian dira
    3 eta 18 urte bitarteko haur eta gaztetxoen eskolaz kanpoko ekintzetarako, 25 urtetik gorako herritarrek formatzen jarrai dezaten eta Gobernun Kanpoko Erakundeen bidez lanera joan nahi duten herritarrentzako Azpeitiko Udalak abian dituen hiru diru-laguntza lineen deialdien berri eman dute gaur Estitxu Elduaien Gizarte Zerbitzuetako Batzordeburuan eta Leire Goenaga Hezkuntzako Batzordeburuak.  Read more...
  • Euskal Antzerki Topaketetako kartel lehiaketa abian da
    Euskal Antzerki Topaketetako kartel lehiaketa abian da
    Azpeitiko Udalak gure herrian urtero egin ohi diren Euskadiko Euskal Antzerki Topaketak direla eta, edizio bakoi­tzerako kartel lehiaketa antolatu ohi du. Lanak aurkezteko epea, maiatzaren 2tik 31ra bitartean aurkeztu beharko dira Udalaren Kultur Sailean. Horretaz gain, Antzerki Topaketetean beren obra eskaini nahi duten taldeek apirilaren 28rako aurkeztu behar dute proiektua.  Read more...
  • Balore komunetan oinarritutako Herri Hezitzaile filosofiaren baitako jardunaldia egingo da maiatzaren 6an
    Balore komunetan oinarritutako Herri Hezitzaile filosofiaren baitako jardunaldia egingo da maiatzaren 6an
    Azpeitian badira Herri Hezitzaile filosofiarekin bat egiten duten hamaika proiektu, eta horiek ezagutarazi eta Azpeitian balore komunetatik abiatuta Herri Hezitzaile proiektua abian jarri eta elkarlanean garatzen hasteko abiapuntua jarri nahi da maiatzaren 6ko jardunaldiekin. Izen ematea debalde bada ere, maiatzaren 4ra arte Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera idatzi edo 943 15 71 60 telefonora deitu behar dute parte hartu nahi dutenek.  Read more...

Kultura

Kultur arloan herri bizia da Azpeitian. Azken urteotan Udalak eta herriko kultur mugimenduak elkarlanean abiatutako ibilbideak onura ugari ekarri dizkio Azpeitiari. Ia egunero dugu kultur ekitaldiren bat, kontzertu edo musika ikasleen entzunaldiren bat ez bada, banda, antzerkia edo hitzaldiren bat.

Kultura erreferentzia da Azpeitian; eta Azpeitiko kultur mugimendua erreferentzia da Azpeititik kanpo ere. Azpeitiko Kultur Mahaiarekin elkarlanean hamaika ekimen jarri ditugu abian, herriko kultur dinamika indartu eta sendotzeko; bide horretan garrantzitsua izan da Sanagustin kulturgunea. Azpiegitura hori egonkontuta Soreasu kulturaz, eta, batez ere, sormen proiektuekin betetzeko oinarria jarria dugu Dinamoa abian jarrita. Baina sormenari azpiegitura eskaintzean, sortzaileei baliabideak eskaintzeko asmoz sorkuntza bekek ere bere garrantzia dute bide horretan.

Euskal Antzerki topaketak, Azpeitia dantzan, organo klasikoaren zikloa, eta herrian disziplina ezberdinetan dabiltzan talde naiz norbanakoekin ere jarri ditugu eta jarriko ditugu hamaika proiektu martxan.

 

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information