wrapper

kultura sub

kultura elkarlanean

2006ko otsailetik Kultur Mahaia dago Azpeitian, herriko kultur talde denek eta Udalak osatutakoa; norbanako batzuk ere badaude bertan.Besteak beste, herriko kultur egitaraua antolatzeko eta kultur azpiegituren funtzionamenduaz hitz egiteko sortu zen Mahaia. 2007ko abendutik, berriz, Kultur Mahaiko Talde Eragilea ere abian da.

Modu honetara, herriko kultur mugimenduaren bi hanka nagusiak elkarlanean, indarrak eta baliabideak optimizatuz herriari kultur eskaintza oparoa egitea da helburua.
Bide horretan, lehiaketa publikoa irabazi ostean, 2011. urtetik Sanagustin kulturgunea ere Kultur Mahaiak kudeatzen du Kulturaz kooperatibaren bidez. Ordutik, pixkanaka-pixkanaka elkarlanerako era eta molde berriak jarri dira abian, eta 2016. urtetik Egutegi Bateratuaren bidez, kudeaketa kolaboratibo modu berri eta berritzailea jarri da abian, Azpeitian.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea