wrapper

'Reformahoraria.cat' herri-ekimena, berdintasunerako tresna berria ('Denbora neurtuz' proiektuko ekimena)

Kategoria
Kultura
Data
2018/10/02 19:00

Fabian Mohedano da proposamenaren sustatzailea eta hitzaldia emango du (gazteleraz) Azpeitiko Udalak antolatuta.

2014an herri-ekimen hau martxan jarri zenetik, Katalunian pauso aipagarriak eman dituzte denboraren erabilerari dagokionean. Herritarrak beraien eguneroko denbora askatasun handiagoz kudeatu ahal izatea da proposamenaren helburua: jendartearentzako ordutegi egokiagoak bultzatzen dira, emakume eta gizonen arteko berdintasuna ahalbidetzen dutenak, eta harreman, osasun zein ongizate maila hobeak lortzeko aukera ematen dutenak. Udalerri-mailako proposamena, eta egindako ibilbidea aurkeztuko dizkigute solasaldian.