wrapper

Oharrak

Azoka Plaza bera berritu, herriko plaza herritarrentzat berreskuratu eta bertako produktuen aldeko apustu sendoa egin du Udalak, azken urteotan. 2018ko otsailean jarri zen abian azoka plaza bere osotasunean. Eraikina eraberrituta, bertako produktuak merkaturatzeko gune bilakatu da. Lehen urtea, lortu nahi denaren hasiera besterik ez da izan. Izan ere, urte honetan azoka plazaren etorkizuneko proiektuak lantzeko talde eragilea sortu du Udalak, Euskal Herriko Unibertsitatea, Elikagunea eta Urkomerekin batera. Talde horren helburua da bertako produktuak balioan jarri eta zabaltzeko proiektuak abian jartzea. Larunbatean, 12:00etatik aurrera auzketuko dituzte aurrera begirako proiektuak, ekitaldi irekian. 

Bide horretan hainbat proiektu landu dituzte, eta abian jartzeko lehen pausoak eman dituzte. Larunbateko ekitaldian, horiexek azaldu nahi dizkiete azoka plazako erabiltzaileei, eragileei eta herritarrei. Larunbateko ekitaldia, xumea izango da eta bi zati izango ditu. Alde batetik, Azoka Plazarekin harremana izan duten eragile, norbanako, talde, erosle, ekoizle eta bestelakoren iritziak jasotzen dituen bideoa osatzen ari dira, eta bideo horren bidez azken urtearen balorazioa egitea da helburua. Bestetik, berriz, aurrera begirako proiektuak azalduko dira. Bertako produktuen kontsumoa sustatu eta lehen sektorea indartzeko Azoka plazatik bultzatuko diren asmoen berri emango da.

"Herritar askori esker hartu du martxa ona azoka plazak. Horiekin guztiekin elkartzeko aukera polita izango da. Hasiera ona izan du azoka plazak, baina oraindik ere lehen sektorearen dinamizazio ekonomikorako urrats asko ditugu emateko", adierazi dute antolatzaileek. Hala, herritar oro gonbidatu nahi izan dute larunbateko hitzordura.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information