wrapper

Oharrak

Otsailaren 6 eta 7an, bi jardunaldi izango dira Basazabal Jauregian. Bigdata etaadinekoen bakardadearen inguruko saio bana izango da, profesional zein herritarrei zuzendua. Ikastaroak Azpeitiko Udalak Deustoko Unibertsitatearekin elkarlanean antolatu ditu eta izen ematea oraindik zabalik dago. 

Ostiralean inauguratu zen Basazabal Jauregia, eta gaur, datozen egunotan izango diren bi formazio saioren berri eman du Udalak. Basazabal Jauregia, turismo bulegoa izateaz gain, formaziorako gune ere bada. Hala, orain artean hainbat leku desberdinetan Udalak zein eragileek eskaintzen zituzten ikastaro edo formazio saioetarako lekua du helburu. Bide horretan, otsailaren 6 eta 7an, Deustuko Unibertsitatearekin elkarlanean bi jardunaldi antolatu ditu Udalak: "Badira 2-3 urte Deustuko Unibertsitatearekin elkarlanean ikastaro eta jardunaldiak antolatzen ditugula profesional zein gaian interesa duten norbanakoentzako, eta bide horretan antolatu ditugu bi jardunaldi hauek ere", adierazi du Estitxu Elduaien zinegotziak. Formazioan Udalak apustu berezia egiten duela azpimarratu nahi izan du Leire Goenega Formazio eta Hezkuntza zinegotziak: "Herritarren formazioarakobideak ireki ditugu unibertsitate eta eragileekin hitzarmenak eginez. Orain, Basazabal eraikin honetan bildu nahi dugu sortutakoa, eta horrekin batera bultzada berri bat eman. Formazioa eskaintzen duen eragile, norbanako edo bestelakorentzat baliagarri den formazio zentroa izatea dugu helburu", gaineratu du. 

Joseba Doistua deustuko Unibertsitateko ordezkariak formazioan Azpeitiko Udalak egiten duen apustua jarri nahi izan du balioan: "Gure unibertsitatearen helburu herrietara iristea da, eta guretzat, gure oinarriak hemen egonda, oso garrantzitsua da. Horrez gain, ordea, Azpeitiko Udalak profesionalentzat zein gaian interesa duten norbanakoentzat eskaintzen eta tartekatzen ditu jardunaldi eta ikastaroak, eta apustu sendoa dela uste dut. Pertsonaren garapenetik etortzen da herrietako aurrerapena". 

 

Nola egin aurre adineko pertsonen bakardadeari

Jardunaldi honen bidez, adineko pertsonen egoera hobeto ezagutu eta beren bizi baldintzak hobetzea da helburua. Kasu honetan, bereziki bakardadearen gaia aztertuko da, adinekoak bereziki kezkatzen dituen gaia delako. Bakardadeari aurre egiteko zer egin daitekeen aztertu eta aukera desberdinak ezagutzeko aukera izango da. Horretarako, aditu ugarik beren esperientziatik hitz egingo dute. Gaur aurkezpenean, hizlari izango den Gloria Martin Psikologoa izan da, eta zaintzailearen bakardadearen garrantzia azpimarratu nahi izan du: "XXI. mendeko gaixotasuna da bakardadea. Pertsona bakarra bizi den etxe asko daude. Bi pertsona bizi diren etxe askotan ere bakardadea da nagusi. Nik zaintzaileen bakardadeaz hitz egingo dut".

Data: Otsailak 7, osteguna
Ordutegia: 09:00- 14:00
Lekua: Basazabal Jauregia. Azpeitia
Hizlaria: Javier Yanguas Psikologoa, Gloria Martin Psikologoa, Edurne Zubia Azpeitiko Gizarte Zerbitzuetako arduradun teknikoa

 

Big Data, eraldaketa digitalaren faktore kritikoa 

Teknologia berri eta digitalizazioaren sarbideak bolumen handiko datu eta informazioaren sorrera bultzatu du, beharrezko adimen eta ezagutzarekin enpresen eraldaketarako gakoak izan daitezkeenak. Informazio horrek negozioen ezagutza hobeagoa izatea ahalbidetzen du eta erabakiak hartzeko prozesu eta enpresen eraginkortasunaren optimizazioa. Benetako balorea, galdera egokiak pertsona zuzenari eta beharrezko momentuan egiteko gaitasunean datza. Datu horiek balore erreala dute? Enpresa baten negozio eredua nola hobetu daiteke horren bidez? Big data, errrminta edo estrategia bat da? Nondik hasi?

Data: Otsailak 6
Ordutegia: 09:00- 14:00
Lekua: Basazabal Jauregia. Azpeitia
Hizlaria: Marta Navarro Saiz, Smartup-eko Account & Project Managerra. Kazetaritzan lizentziatua, Goi Zuzendaritzako masterduna eta Marketinean espezializatutako MBA. Ajolkulari digitan bezala lan egin du
marketineko agentzietan, hainbat sektoretako eta tamainako bezerokin.

Nori zuzendua: Eskualdeko enpresa eta norbanakoei
Helburu nagusia: Big Data teknologiaren ezaugarriak eta enpresetan aplikatzeko aukerak ezagutzera ematea
Egitaraua: Digitalizazioa eta “omnicanalidad”. Eraldaketa digitalaren aroaren sorrera
• Customer Journey.en eboluzioa
• Big Data: asmoa edo errealitatea
• Datuen ereduak eta erabilera kasuak: Deskribapenetik preskripziora
• Praktika onenak: Big Data uste genuena baino gertuago 

 

Izen ematea

Izen ematea zabalik izango da plaza guztiak bete bitartean. Ikastaro horietakoren batean izena eman nahi duenak Basazabal Jauregiaren sarreran egin dezake edo Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera idatzita edo 688 845 118 telefonora deituta. Azpeitian erroldatuek 7,50€ ordaindu beharko dute matrikula eta besteek 9,40€. Hala ere, matrikula ordaintzeko zailtasunak dituzten eta ikastaroan parte hartu nahi duten pertsonentzat baliabideak jarriko ditu Udalak, "egoera ekonomikoa formazioan oztopo ez dadin izan". 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information