wrapper

Oharrak

Azpeitiko Udalak eta Baigerak elkarlanean 65 eta 70 urte bitarteko herritarren bizi kalitatea ezagutu asmoz, azken adin atrteko ikerketa jarri du abian. Dagoeneko gutunak bidaltzen hasi dira, eta laster ikerketa egingo duen Maider Saenz teknikaria ikerketan parte hartzeko adinean diren eta Udaleko Gizarte Zerbitzuekin azken urteotan harremanik izan ez duten 552 lagunekin harremanetan jartzen hasiko da: "Ikerketa hauekin helburu garbi bat daukagu, adinekoena joatea beren beharrak ezagutu eta neurriak hartzea", adierazi du Leire Goenaga Gizarte Zerbitzuetako batzordeburuak. 

Azpeitiko Udalak herriko adinekoen egoera eta bizi kalitatea ezagutu eta hobetzeko beharrei erantzuteko helburuarekin, Baigerarekin elkarlanean hasi zen duela lau bat urte. Hasteko, adineko pertsona guztiei etxera eskuorri bat banatu zitzaien Udalak eskaintzen dituen laguntza guztien berri emanez. Ondoren, duela bi-hiru urte inguru, Udaleko Gizarte zerbitzuekin harremanik izan ez dutenen berri izan asmoz, adin tarteka ikerketak egiteari ekin zioten. Lehenik 80 urtetik gorakoena, ondoren 75 eta 80 urte artekoena eta 70-75 urte bitartekoena eta, azkenik, ikerketekin bukatzeko 65 eta 70 urte bitartekoena egingo da.

"Ikerketa hauen helburua garbia da: udala adinekoen etxeetara joatea, beren beharrak ezagutu eta behar horien arabera Udalak eskaintzen dituen laguntzak eskaintzea", adierazi du Goenagak. Aurtengoak kontatuta, 2.000 adinekorengana iristiritsiko da Udala: "Hori lgarrantzitsua da guretzat, pertsona horietako askok ez zuten Gizarte Zerbitzuetan eskaintzen diren zerbitzu edo laguntza askoren berri, eta ikerketa honen bidez harremanetan jarri gara, gutxienez", zehaztu du. 

Azpeitian 65-70 urte bitarteko 680 lagun bizi dira, horietatik 130 bat lagunek Gizarte Zerbitzuekin harremana izan dute azken urteotan. "Gizarte Zerbitzuekin harremanik izan ez dutenengana joango gara, hor zehaztutako 550 horietako batzuk aurreko ikerketaren batean hartuko zuten parte, bizilaguna edo bikotekidea adinez zaharragoa delako, besteei parte hartzeko gonbita egingo diegu", zehaztu du. 

Aurreko astean hasi ziren ikerketaren berri emateko gutunak bidaltzen. Aurten, Maider Saenz teknikariak egingo ditu bisitak, eta azken ikerketetako lagin bera erabiliko du. Adinekoak zein egoera ekonomiko duten, zein autonomia, nola zainduta dauden, etxearen egoera... gisa honetako kontuak aztertzen dira bisita horietan, udalak dituen baliabideak ezagutzera emateaz gain. Eta azken bi ikerketetan salto kualitatiboa eman da, beren aktibotasuna eta bakardade egoera ere aztertzen dira

"Udal honentzat lehentasunezkoa da herritarren babes soziala, eta adinekoei arreta berezia eskaintzen ari gara azken urteetan, ikerketa hauek eginez, eta euretan ateratako ondorioei erantzuteko baliabideak jarriz, esaterako 65 urtetik gorakoentzako diru-laguntza berezi horiek. Ikerketa honekin ikerketak egitea bukatuko dugu, baina ondoren etorriko da ikerketa guztiak batu, ondorioak atera eta neurri zehatzak hartzen jarraitzea", gaineratu du

Lanean segitzeko konpromisoa agertu du Goenagak: "herritar ororen bizikalitatea hobetzea baita udal honen helburu nagusia eta betebeharra. Horregatik, aipatu bezala 2020rako ere adinekoentzako diru-laguntzak eta zerbiztuak indartu ditugu". 

Patxi Altzibar Baigera elkarteko lehendakariak elkarlanean hasitako ikerketen "azken tramoa" izango dela gogorarazi du: "Gure kezka beti txirotasunean bizi diren herritarrengan dago. Aurreko ikerketen ondorioetan agertu zen adin tarte horretako gehiengoak bizi kalitate ona zuela. Gu pozten gara horrela izateaz, baina guk txirotasunean bizi diren horiekin dugu kezka", adierazi du. 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information