wrapper

Oharrak

9.424.185.18 euroko (BEZ barne) aurrekontua izango du obrak. Urtarrilean hasita, 20 hilabeteko epean obra gauzatzea aurreikusten da. 3 enpresa aurkeztu dira lehiaketa publikora eta Altuna y Uria enpresari esleitu zaio.

Lehen fase horretan 62 etxebizitza eraikiko dira; 29 babes ofizialeko eta 33 tasatu. 20 hilabetean, 2021eko udazkenerako, etxebizitzak eraikita izatea aurreikusi dute Udalak eta enpresak.

Azpeitiko Udalak udaberrian jarri zuen lehiaketa publikoa abian. Orain, obrak esleitzeko prozesua amaituta, Altuna y Uria enpresak eraikiko ditu etxebizitzak. Enpresa hori izan da orokorrean puntuazio altuena atera duena eta eskaintza ekonomiko onena egin duena. Hala, 9.953.641,02 (BEZa barne) eurotako aurrekontua izango du lehen fase honek. Lehiaketa publikora, hiru eskaintza aurkeztu dira.

“Etxeak eraikitzeko obra esleitzeko konkurtso publikoaren prozesua konplexua eta luzea da. Hala ere, aurreikusitako epeetan eta arazorik gabe gauzatu dugu guztia. Horrela, pauso garrantzitsua da lehen faseko obra hauek esleitzea. Etxebizitza premiari aurre egiteko hartutako erabakiak gauzatzen ikusten hasiko gara guztiok”, adierazi du Nagore Alkorta alkateak. “Badakigu hainbat herritar obrak noiz hasiko zain daudela. Eta horregatik pozgarria da guretzat berri hau ematea. Etxebizitzak eraikitzeko obrak urtarrilean hastea adostu dugu, baina dagoeneko inguru hori prestatzeko neurriak hartzen hasi dira. Berezko eraikitze obren aurretik hainbat aurrelan izaten dira, eta horretan arituko dira datozen asteetan”, zehaztu du Alkortak.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information