wrapper

Oharrak

Aurreikusi bezala urtarrilean hasi dira Esklabak-Iturzulo eremuan obretan. Lehen faseko etxebizitzak eraikitzeko obrak hasi dira eta fase horretan 62 etxebizitza eraikiko dira; 29 babes ofizialeko eta 33 tasatu. 20 hilabetean, 2021eko udazkenerako, etxebizitzak eraikita izatea aurreikusita dute Udalak eta enpresak.

Hasi dira Esklabak Iturzulo eremuko lehen faseko etxebizitzak eraikitzen. Azpeitiko Udalak urtea bukatzerako esleitu zituen lehiaketa publiko bidez obrak, eta urtea hastearekin bat hasi dira obrak. “Dena aurreikusi bezala eta epeetan doa, eta azkenean etxebizitzak eraikitzeko pauso garrantzitsua hasi da”, adierazi du Nagore Alkorta alkateak.


Lehen faseko obrak izanagatik, bi faseetako etxebizitzen oinarria egingo da lehen fase honetan: “Inguru horretan babestutako etxebizitza gehiago eraikitzeko bigarren fasea ere abian dugu. Hori dela eta, lehen fase honetan babestutako etxebizitza guztien oinarria egingo da; hau da, bi faseetako etxebizitzen oinarria edo lurzorura artekoa egingo da” gaineratu du.

Bigarren fasea ere aurrera
Bigarren faseari dagokionez, izen ematea bukatuta, behin-behineko zerrendak osatzen ari da Udala: “Lehen faseko etxebizitzak esleitu ondoren, zerrendetan herritar asko geldituz ziren eta horregatik, iaz, urtea bukatzerako bigarren faseko etxebizitzetan izen emateko prozesua jarri genuen, abian. Izen emate epea bukatuta, behin-behineko zerrendak osatzen ari gara, eta datozen asteetan publikatuko ditugu”, zehaztu du Alkortak. Bigarren fase honetako zozketa noiz izango den ere zehaztuta dute: “Ez dugu data zehatzik jarri, baina martxo-apirila aldean egingo dugu bigarren zozketa”.

Done Jakueko etxebizitzak, lehiaketa publikoan
Alde Zaharrean egingo diren babestutako etxebizitzak eraikitzeko prozedura ere aurrera doa. Done Jakue kaleko babestutako etxebizitzen obra lehiaketa publikoa irekita dago eta otsailaren 11ra bitartean izango da proposamenak aurkezteko epea.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information