wrapper

Emakumeen ahalduntzean sakondu eta eragiteko ikastaro ikastaro eskaintza zabala izango da abian Jabetze Eskolen baitan. Urtarriletik aurrerako eskaintzan izena emateko aukera urtarrialren 17tik 28ra izango da zabalik.

Jabetze Eskoren bidez, helburua da emakumeei beren burua eta bizitzaren jabe izateko tresnak eskaintzea. Eskola, maila pertsonalean eta kolektiboan indartu, elkarrekin ikasi, errealitateari ikuspegi feminista batetik begiratzea.

Urtarriletik aurrera, sei ikastaro eta beste hiru ikastaroz osatutako katea eskainiko du Udalak Emakume Txokoko Jabetze Eskolen baitan. Honakoak dira ikastaroa: Zoru pelbikoa lantzen; Gure Etxean burujabe, Etxearen eta gorputzaren zaintza ekologikoko ikastaroa; Menopausia: Hausnartzeko unea; Autodefentsa ziberfeminista (30 urtetik beherakoentzat); Zugandik (40 urtetik gorakoentzako) eta Mendi orientazioa.

Ikastaro katea Feminismo anitzak: zaintzak, sentipenak eta sexualitatea izenburupean egingo da. Kate horren baitako hiru ikastaroak izango dira: Gorputza, natura eta komunitate-feminismoa; ondo bizitzeko autozaintza eta sentipenak eta sexualitateak.

Ikastaro horietaz gain, literatura feministako taldea eta Empalabramiento emakumeen ahalduntzerako gaitasunak lantzeko proiektuak ere eskaintzen dira iraunkorki.


Sentsibilizaziorako ekimenak
Ikastaroez gain, hiru hitzaldi eta liburu aurkezpen bat ere izango dira datozen hilabeteetan. Hala, otsailaren 9an, Ainara Gorostizuk Amatasunetik emakumeak ahalduntzen ikastaroa eskainiko du. Martxoaren 30ean, Irati Aizpuruak Indarkeria obsterikoaz hitz egingo du. Apirilaren 6an, Iñigo Etxezarretak Genero disidentzia Zk hitzaldia emango du. Maiatzaren 11n, berriz, Nerea Astigarragak Resetea tu vida liburua aurkeztuko du.


Izen ematea hilaren 17tik
Jabetze Eskolako eskaintzan izena emateko epea urtarrilaren 17tik 28rara bitartean izango da zabalik.

Ekintzen inguruko informazio osatua egunotan banatuko da herriko etxe guztietara. Hala ere, informazio gehiago behar duenak edo izena eman nahi duenak Emakume Txokora (Goiko kale 12, behea ) jo dezake astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara bitartean. 943-15 70 55 eta 688 151 000 telefonora deitu edo Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera ere idatz dezakete.


Ikusi ikasturte berrirako eskaintza osoaren inguruko informazioa.


Beste zerbitzu batzuk
Genero berdintasuna bermatzeko eta parekidetasunaren balioekin bat egiten duten hainbat zerbitzu eskaintzen ditu udalak parekidetasun arlotik. Horietako hainbat Emakume Txokoaren bidez eskaintzen dira eta zerbitzu konfidentzialak, profesionalak eta doakoak dira. Hala, Plax! sexu aholkularitza zerbitzua, aholkularitza juridikoa, erreminten mailegua, liburutegi feminista eta gune informala abian dira, herritarren beharrei erantzuteko.