wrapper

1.- Etxebizitzaren arloan arreta pertsonalizatua, informazio osoa eta aholkularitza zerbitzu integrala eskaintzea

1.1 Etxebizitzaren arloko aholkularitza zerbitzua


1.1.1 Etxebizitza beharra duten azpeitiarrei arreta pertsonalizatua
1.1.2 Etxegabetze arriskuan dauden pertsonen arreta eta laguntzarako jarduera protokoloa
1.1.3 Alokatzeko poltsa programa/ BIZIGUNE eta antzekoen gaineko aholkularitza (etxebizitza hutsen jabeei edo maizter izan daitezkeenei)
1.1.4 Babes publikoko etxebizitzen eskaintzaren berri ematea
1.1.5 Birgaitzearen arloko laguntza teknikoa (tramiteak eta laguntzak koordinatzea, EITE-en jarraipena, bizilagun-elkarteen bitartekaritza …)
1.1.6 Udaleko nahiz beste erakunde publikoetako sustapen publikoen inguruko informazioa eguneratua eskaintzea ( betebeharreko baldintzak, laguntzak …)

1.2 Sentsibilizazio eta kontzientziazio estrategia


1.2.1 Etxebizitzaren funtzio sozialaz jabetzeko etengabeko lanketa

1.3 Etxebizitzaren arloko informazioa etengabe eguneratzea eta jarraipena egitea


1.3.1 Eusko Jaurlaritzarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlana
1.3.2 Lankidetza Etxebizitzaren Euskal Behatokiarekin

 

2.-Hutsik dauden etxebizitzakmobilizatu eta alokairura bideratzea

2.1 Arrazoizko prezioko alokairua sustatzea hutsik dauden etxebizitzak merkaturatuz


2.1.1 Azpeitiko Udalak gazteei zuzendutako alokairurako laguntzak kudeatzea
2.1.2 Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean jardutea, Bizigune eta ASAP programetarako etxebizitzen kudeaketa hobetzeko
2.1.3 Etxe hutsen gaineko IBI errekargua mantendu eta Eusko Jaurlaritzak lege bitartez etxe hutsei ezarri dien kanona aplikatzen hastea
2.1.4 Apartamentu turistikoen erregulazioa etxebizitzaren funtzio sozialaren mantentzea oinarri izanik

2.2 Alokatzeko lan-poltsa sustatzea

2.2.1 Alokatzeko lan-poltsaren bitartez errentan jartzeko etxebizitza hutsak erakartzeko lana indartzea (etxejabeekin harremanak)
2.2.2 Azpeitiko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak arlo honetan onartutako laguntzen jarraipena

2.3 Alokairuko parkearen kudeaketan alderdi soziala indartzea


2.3.1 Elkarlanean jardutea Udaleko beste atal batzuekin ( Gizarte Zerbitzuak, Hezkuntza…)
2.3.2 Koordinatuta jardutea Gipuzkoako Foru Aldundiko gizartearen arloko departamentuekin (desgaitasuna duten pertsonak, adineko pertsonak, haurrak eta familia etab)

 

3.- Babes publikoko etxebizitza berriak sustatzea

3.1 Behar guztiei erantzun ahal izateko tipologia ezberdinetako etxebizitzez osatutako etxebizitza parke publikoa eraikitzea

3.1.1 Larrialdi sozialetarako etxebizitza publikoen poltsa osatu eta indartzea
3.1.2 Alokairu soziala sustatzeko zuzkidura etxebizitzak eraikitzea
3.1.3 Zaharkituta, erabilerarik gabe eta egoera txarrean dauden etxebizitzak merkaturatzea
3.1.4 Babes ofizialeko etxebizitza eskaintza iraunkorra egitea
3.2.4 Etxebizitza tasatuak eraikitzea
3.2.5 Etxebizitza tutelatuak eraikitzea
3.2.6 Sortzen diren beste beharrei erantzungo dien tipologien azterketa (etxebizitza komunitarioak, etxebizitza kooperatiboak etab.)

 

4- Etxebizitza parkearen eta eraikinen birgaitzea sustatu, bizigarritasuna, irisgarritasuna eta energia efizientzia hobetuz


4.1 Eraikinen eta etxebizitzen irisgarritasuna hobetzea sustatzea, jarduketak auzo eta kolektiborik zaurgarrienetan fokalizatuta (bakarrik bizi diren adinekoak, batez ere emakumeak


4.1.1 Lehentasuna duten jarduera eta lehentasunezko arreta behar duten herritarrak identifikatzea
4.1.2 Igogailuak jartzeko laguntzak
4.1.3 Birgaitzeko diru-laguntzak, lehentasun gisa, irisgarritasuna hobetzeko esku-hartzeetara bideratzea

4.2 Etxebizitza-parkearen energia efizientzia hobetzeko ekintzak sustatzea


4.2.1 Fatxadak berritzeko Azpeitiko Udalaren laguntzak mantendu edota berritzea
4.2.2 Azpeitiko udala nahiz beste erakundeetatik arlo honetara bideratutako laguntzen berri eman eta jarraipena egitea
4.3 Etxebizitza trukea erraztea
4.3.1 Adineko pertsonen jabetzako etxebizitza lagatzeko eta alokairuko parke babestuan sartzeko programa
4.3.2 Gizarte Zerbitzuen eta etxebizitzen kudeatzaile publikoen arteko koordinazioa

 

 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information