wrapper

Azpeitiko Udalak, Iraurgi Berritzenen bidez, uztaila eta abuzturako bisita gidatuak antolatu ditu Loiola Bailara, historia eta paisaia bazterrak izenburupean. Ondare kulturala, historia eta inguruko paisaia izango dira egitarau honen ardatza eta erabiltzaileei bizipen kultural bat eskaintzea dute helburu. Bisita guztiak euskaraz zein gaztelaniaz egiteko aukera egongo da. Asteburu bakoitzean bisita bera bi egunetan burutuko da, egun batean euskaraz eta hurrengoan gazteleraz.

7 bisita desberdinetaz gozatzeko aukera izango da 24 egun edo irteeratan banatuta. Uztailean larunbat eta igandetan egingo dira irteerak eta abuztuan asteazken, ostegun, larunbat eta igandetan.

Bisitetan parte hartzeko aurrez izena ematea komeni da:
• Tel: 943 151 878
• Whatsapp: 688 75 94 29
• E-posta: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

Egitarauaren gaineko xehetasunak

 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information