wrapper

Udako oporraldiaren ostean, berriro ere abian jarriko dira haur eta gaztetxoentzako udal zerbitzuak: urriaren 2an zabalduko dira ludotekak, eta urriaren 3an gaztelekua. Egun hauetan, gaztelekuko hezitzaileak ikastetxeetan izan dira DBH1eko ikasleei gaztelekuko zerbitzuak aurkezten; era berean, HH5eko ikasleak ludoteketetan izan dira bisitan, zerbitzua bertatik bertara ezagutu dezaten.

Zerbitzuak erabili ahal izateko, izena eman beharko da, eta datorren astelehenetik (irailak 25) ostiralera (irailak 29) egongo da horretarako aukera. Egunero, arratsaldez, 15:30etik 19:00etara egongo dira zabalik ludotekak. Dena den, goizez ere izango da izena emateko aukera: Iturritxiki ludotekan, asteartean eta ostegunean, 10:00etatik 12:00etara, eta Txiki Txoko ludotekan, asteazkenean eta ostiralean, 10:00etatik 12:00etara. Ikasturtean joango diren ludotekan eman behar da izena, eta urteko kuota ordaindu beharko da. Bestelako zalantza eta azalpenak bertan emango dituzte hezitzaileek.

Gaztelekuaren kasuan, DBH1eko ikasleek zerbitzua ezagutzeko aukera izan dezaten, gaztelekua irekita egongo da lau arratsaldetan: irailaren 21ean, 22an, 25ean eta 26an, 17:00etatik 19:30era. Horrez gain, irailaren 27tik 29ra irekiko dute Gaztelekuko erabiltzaile izateko izen-emate epea, 15:30etik 19:00etara, eta irailaren 28an (osteguna) goizez ere bai, 9:30etik 13:30era. Gaztelekuko erabiltzaile izateko ez da kuotarik ordaindu behar, baina erabiltzaile berri guztien gurasoek nahitaez bertaratu beharko dute izena ematera.

Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu telefono hauetara:
- Iturritxiki Ludoteka: 943 15 11 79
- Txiki Txoko Ludoteka: 943 15 05 16
- Gaztelekua: 943 15 71 61
- GIB: 943 15 71 60

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information