wrapper

Atzo eta gaur artean, Azpeitiko Udala Euskalerria auzoko skate parke zaharrean egiten ari den obren baitan, aparkaleku ondoko errepidea asfaltatzea aurreikusia zuen. Euria dela-eta, ordea, ezin izan dira asafatatze lan guztiak burutu eta asteburuan, behin-behineko pasoa jarriko bada ere, astelehenean jarraituko dute lanekin, eguraldiak laguntzen badu. Beraz, astelehenean ere trafikoan aldaketak izango dira eta ezingo da Jim Clarck aurretik pasatu. Horren ordez, epaitegi aurreko aparkalekutik egongo da pasoa ibilgailuentzat.

Obrek ekar ditzaketen eragozpen eta nahigabeak ahalik eta txikienak izan daitezen lan egingo du udalak eta aurrez barkamena eskatu nahi du zor litezkeen arazoengatik.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information