wrapper

Aurrekontuetan onartu bezala, Azpeitiko Udalak 400.000 euro bideratuko ditu aurten Sustapen Ekonomikorako laguntzetara. Helburua da ehun ekonomikoa osatzen duten askotariko sektoreei eta herritarren kontratazioei laguntzea. Urriaren 16ra arte eska daitezke laguntzak.


Babes sozialarekin batera, sustapen ekonomikoa da Azpeitiko Udalaren lan lerro nagusinetariko bat da, eta bi arlo horiek indartzeko helburuz, azken urteotan dirulaguntza propioak eskaini ditu udalak. Urtez urte egokitu egiten dituzte laguntza lerroak: “Aurtengoan, industria arloko enpresa txiki eta ertainen laguntzetan jarri dugu arreta berezia, eta horiek indartu ditugu”, esan zuen Nagore Alkorta alkateak, ekainean, laguntzen aurkezpenean.
Zehazki, lau lerro nagusitan banatuta daude laguntzak:
1. Zerbitzuen sektoreko eta lehen sektoreko jarduerak indartzera bideratutako dirulaguntzak. 100.000 euro
2. Industria proiektu estrategiko edo berritzaileak, eraikuntza sektoreko gremioei eta garraiolariei bideraturiko laguntzak. 160.000 euro
3. Ekintzailetasuna sustatu, bereziki gizarte ekono mian eta izaera estrategikoa duten jardueretan. 65.000 euro
4. Langabezian dauden pertsonen kontrataziorako laguntzak. 75.000 euro
Laguntzetan sektoreen arteko oreka mantentzea bilatzen dute, baina industriak herrian eta eskualdean duen garrantziaren jakitun, “sektore horretara diru kopuru nabarmena” bideratzen da.

Informazio gehiago

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information