wrapper

Azpeitiko Udalak Sanjuandegiko Salbe auzoko 34. zenbakian duen Baigera II erretiratuen egoitzako taberna-jatetxearen kudeaketa lehiaketa publikora atera berri du. Hala, taberna-jatetxe hori kudeatzeko interesa duen orok, bere proposamena aurkezteko aukera izango du, urriaren 23a bitartean.

Taberna-jatetxeek gutxieneko ordutegia izango du; hala, 09:30etatik 21:00etara irekita eduki beharko da, astelehenetik igandera bitartean. Ezarritako ordaindu beharreko gutxieneko hileko kanona 300€ + BEZ izango da, eta ohiko jarduneko gastuak bere gain hartu beharko ditu. Esleipena gehienez lau urterako izango da (bi urteko elsleipena eta beste bi urtez luzagarria).

Esleipendunak inguruarekin eta ekipamenduaren ezaugarriekin bat datorren zerbitzua eskaini beharko du. Hala, bezeroak euskaraz atenditu beharko dira, bertako produktuak eskaini beharko dira eta adinekoentzako Baigerako Zuzendaritza Batzordeak ezarritako tarifak aplikatu beharko dira. Horretaz gain, legea betez, adin txikikoei ezingo die alkoholik saldu, ezingo da erre, prezioen zerrenda eta jarduera lizentzia ikusgai izan beharko ditu eta erreklamazio orriak eskura izan beharko ditu, besteak beste.

Kontsultatu oinarriak

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information