wrapper

Urriaren 16tik 31era bitartean egin ditzakete eskualdeko ekintzaileek eskaerak Azpeitiko Udalean. Hautatutako ekintzaileen tutorizazio prozesua azaroaren 7an hasiko da.

Ekintzaileei laguntzeko dirulaguntzen deialdia argitaratu du Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak. Zehazki, ideia bat izan eta negozio azterketa egiteko eta jarduera bat abian jarri ahal izateko laguntzak emango dira.

Ideia bat aztertzeko laguntza

Ideiaren kasuan, bi hilabetez negozioaren azterketa lantzeko konpromisoa eskatzen da, eta adina eta generoaren arabera, onartuta izan diren ekintzaileek, 1.000€ eta 1.300€ bitarteko dirulaguntza jasoko dute. Eskualdean zortzi onuradun egongo dira gehienez.

Jarduera bat abian jartzeko laguntza

Jarduera abian jartzeko laguntzaren kasuan, hiru hilabeteko dedikazio konpromisoa eskatzen da eta epealdi horren ondoren enpresa abian jarri beharko du. Laguntza honetan ere adina eta generoaren arabera, 1.500€ eta 1.950€ arteko dirulaguntza jaso dezakete zortzi pertsonek.

Beraz, negozio ideia bat duten edo azken bultzada behar duen ekintzaileek ideiak edo bideragarritasun plana aurkezteko aukera dute urriaren 16tik urriaren 31ra bitartean. Tutorizazio prozesua azaroaren 7an hasiko da.

Eskaerak Azpeitiko Udalean egin behar dira eskaera-orriarekin batera, errolda agiria, Lanbiden izena emanda egotearen ziurtagiria, bizitza laborala eta ogasunean jarduera ekonomikoen zergan, azken urtean, altan ez dela egon adierazten duen ziurtagiria aurkeztu behar dira.

Horretaz gain, negozio bat abiatzeko ideia dutenek proiektuaren deskribapena aurkeztu beharko dute; eta, jarduera abian jartzeko lerrora aurkezten direnek bideragarritasun plana.

Eskaera orria

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information