wrapper

Madalenako ermitaren atzealdeko maldako lur publikoa berreskuratzeko proiektua abian da. Sasitza kentzen aritu dira egunotan, eta makinekin hasiko dira lanean laster. Gune horretan, udal jabetzakoak diren landa lurrak berroneratu, bertako baso landareak ugaltzeko eremu bat egituratu eta gizartearen sentsibilizazioa sustatuko duen leku bat antolatu nahi dira.

Bi helburu uztartzen ditu proiektuak. Alde batetik, udalak eremu hori berreskuratzeko asmoa zuen; bestetik, Urola Bizirik natur taldeak bertako landare espezieak landatu eta sentsibilizaziorako gune bat sortzeko nahia azaldu zion udalari. Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiari aurkeztu zion proiektua, eta onartu egin zuen hark, 48.023,20 euroko aurrekontuarekin. Aldundiari dagokio lanak exekutatzea.

Madalena auzoa eraberritzeko asmoz, azken hilabeteotan, baselizaren inguruko hainbat etxebizitza bloke eskuratu eta eraitsi ditu udalak, eta ingurua eraberritu du.

 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information