wrapper

Euskararen normalizazioaren aurkako oldarraldiaren aurrean, euskalgintzak manifestazioa antolatu du azaroaren 4rako. Bilbon izango da, 17:00etan, Euskaldunatik abiatuta. Azpeitiko, Azkoitiko eta Zestoako udalek, Azkoitiko Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak eta Euskararen Aldeko Lanak Zestoan elkarteak autobusa antolatu dute hara joateko. Azpeititik 15:15ean aterako da autobusa, anbulatorio aurretik, eta 5 euro ordaindu beharko da. Txartelak Sanagustin kulturgunean daude salgai.


Manifestazioa euskararen normalizazioaren kontrako oldarraldiaren testuinguruan kokatzen da, azkenaldian, auzitegietatik areagotu egin baitira euskararen sustapena eta normalizazioa helburu duten hainbat neurriren aurkako sententziak. Joan den astean bertan, adibidez, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak Eusko Jaurlaritzaren 179/2019 Dekretuaren hainbat artikulu baliogabetu dituela jakin zen.

Manifestazioaren antolatzaileek “hizkuntza-aniztasunean, justizian eta berdintasun sozialean sinesten duten eragile eta norbanako guztiak” gonbidatu dituzte mobilizaziora. Oldarraldiaren aurrean: euskararekin bat, euskaraz bat izango da leloa.

 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information