wrapper

Auzo-taxi programako onuradun izateko, orain arte ezinbesteko baldintza zen herriko auzo jakin batzuetan (Aratz-Erreka, Eizagirre, Elosiaga, Izarraitz, Loiola, Nuarbe, Matxinbenta, Odria, Oñatz, Oñatz bidea eta Urrestilla) erroldatuta egotea. Aurrerantzean, auzo horietan premia bereziak dituzten pertsonak zaintzen lan egiten dutenek ere izango dute aukera, bai eta gizartze zerbitzuen sailetik eratorritako kasuek ere.

Programaren onuradun izan nahi dutenek eskaera egin behar dute (gaur egungo onuradunei ere berritzea dagokie). Horretarako, Azpeitiko Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzura jo beharko dute, edo eskaera modu elektronikoan aurkezteko aukera izango dute. Gaur zabalduko da epea.

Onuradun izateko baldintzetako bat da 12 urtetik gorakoa izatea, eta auzo-taxi zerbitzua ezin da eskola-garraio zerbitzua emateko erabili. Udalerri barruan egindako bidaiek (norbere etxetik erdigunera edo alderantziz) izango dute laguntza. Bidaia horiek Azpeitiko taxi-lizentzia izan eta Azpeitiko Udalarekin hitzarmena sinatu duten taxilariekin egin beharko dira.


Ordutegia ere zehaztuta izango du auzo-taxi zerbitzuak: astelehenetik ostiralera, 07:30etik 20:30era, eta larunbatetan, 09:00etatik 20:30era. Igande eta jaiegunetan egindako bidaiak ez dira diruz lagunduko, ezta abuztuan egindako bidaiak ere.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information