wrapper

Haur txikiek jolastu ahal izateko, estalitako gune bat egokitu zuen iaz udalak kiroldegian. Balorazio oso ona izan du zerbitzuak, eta aurten ere zabalik egongo da. Asteburuetan eta jaiegunetan irekiko dute: larunbatetan eta igandeetan, 11:00etatik 19:00etara, eta jaiegunetan, 11:00etatik 12:30era.


Familian egoteko jolas eremua izango da (ez da hezitzailerik eta zaintzailerik egongo), eta haurrek ezingo dute bakarrik egon. Arduradun bakoitzarekin gehienez lau haur sartu ahal izango dira, eta arduradun horrek erregistratu egin beharko du harreran (gunearen balorazioa egiteko erabiliko dira datuak). Kiroldegiko bazkideek doan izango dute sarrera, eta bazkide ez direnek bi euro ordaindu beharko dute sarrera.

8 urte arteko haurrei bideratutako gunea da, baina anai-arreba txikiagoekin doazenek ere izango dute sartzeko aukera, heldu baten ardurapean. Jolas eremuaren aforoa 60 lagunekoa izango da; aforoa betetzen denean, gunea itxi egingo da, eta ordutegiak ezarriko dira. Materialak modu egokian erabiltzea eskatuko da, eta jolas eremuan oinetakoak kentzea ere bai. Haur aulkitxoak ezingo dira jolas gunean sartu.

Herri hezitzaileen balioak sustatuko ditu guneak. Honako hauek dira horietako batzuk: jolasa eta sormena ikasteko eta garatzeko berariazko tresnatzat dituen haurren kultura aitortzea; hori oinarri hartuta, haurrei benetan parte hartzeko eta erabakitzeko ahalmena ematea; eurek eraikitako aisia hezitzailea eta euskaldunaren bitartez, aniztasunean berdin eta parekide izanez eta ingurumen naturala eta ingurumen kulturala zainduz, komunitate-sarea eta auzolana indartzea, eta pertsonen arteko harreman osasuntsu, justu eta asegarriak jostea.

 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information