wrapper

Ohi bezala, Azpeitiko Udalak, Kirol Mahaiaren lankidetzarekin, Kirol sariak banatuko ditu abenduan, eta hautagaiak aurkezteko epea zabaldu du. Azaroaren 15era arteko epea izango dute kirol taldeek nahiz herritarrek beren proposamenak egiteko.



Bi bide egongo dira horretarako: posta elektroniko bidez, Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera idatzita, edo telefonoz, 943150095 zenbakira deituta. Hiru sari banatuko dira: Urteko Kirolaria saria gizonezkoen eta emakumezkoen kategorietan eta Urteko Boluntarioa saria (norbanakoa edo taldea izan daiteke).

Sari banaketa, abenduaren 16an
Jasotako hautagaiekin zerrenda bat osatuko da, eta, horren ostean, botoa emateko epea zabalduko du udalak: azaroaren 20tik azaroaren 26ra. Herritarrek igerilekuan eta kiroldegian jarriko diren buzoietan, posta elektroniko bidez edo telefonoz eman ahal izango dute botoa, eta kirol klubek posta elektroniko bidez.

Kirol Sariak banatzeko ekitaldia, berriz, abenduaren 16an izango da, 12:00etan, Sanagustin kulturgunean.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information