wrapper

Herriko hainbat eragilek eta herritarrek agerraldia egin zuten, atzo, Azoka plazan, hizkuntza politika aurrerakoiak mugatzeko eta herritarron hizkuntza eskubideak murrizteko azkenaldian izan diren epaiak salatzeko. “Nahikoa da! esateko bildu gara Azoka plazan. Euskal Herrian euskaraz bizi nahi dugu, edozein alorretan bizi ere. Euskaldunok horretarako eskubidea dugu, eta hori ahalbidetzeko neurriak hartzen gabiltza”, esan zuten. Horrek ez dakarrela euskaldun ez direnen eskubideak murriztea gaineratu zuten.

Agerraldian, euskararen aurkako neurriei aurre egiteko “ausardia politikoa” eta “mobilizazio soziala” ere eskatu zituzten. Besteak beste, azaroaren 4an Bilbon izango den manifestaziora joatera dei egin zuten. Euskalgintzaren Kontseiluak deituta, Euskararekin bat, euskaraz bat lelopean egingo da mobilizazioa, eta autobusa egongo da Azpeititik. 15:15ean irtengo du, anbulatorio aurreko geltokitik.

Sanagustin kulturgunean edo 688 780024 telefonora deituta har daitezke autobuserako txartelak, 5 euroan, azaroaren 2a baino lehen. Azpeitiko, Azkoitiko eta Zestoako udalek eta Azkoitiko eta Zestoako euskara elkarteek antolatu dute autobusa.

Oldarraldiaren aurkako Azpeitiko eragileen atxikimenduak:

• Azpeitiko Udala.
• Azpeitiko EH Bildu.
• Azpeitiko EAJ.
• Azpeitiko Gure Esku Dago.
• Elkar-ekin.
• Kulturaz kooperatiba.
• Erniarraitz Bertsozale Elkartea.
• Mintzapraktika taldea.
• Urolako Komunikazio Taldea.
• Urolakoen Napar Zuzterrak.
• Herriko ikastetxeetako ordezkariak: Azpeitiko Ikastola Ikasberri, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai, Urola BHI ikastola eta Iraurgi ikastetxea.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information