wrapper

Eihera kooperatibaren laguntzaz, herriko LGTBI+ pertsonen errealitateak ezagutu eta ekintza-plan bat osatu nahi du Azpeitiko Udalak. Helburua da pertsona horien bizi baldintzak hobetu ahal izateko neurri eta politika zehatzak diseinatu ahal izatea.

Egitasmoak hainbat fase izango ditu: hasteko, herriko LGTBI+ pertsona, eragile feminista, elkarte eta norbanako ezberdinekin bilduko dira Eiherako teknikariak, kolektiboaren behar, aldarrikapen eta ikuspegiak jasotzeko. Ondoren, udaleko sailekin lan-saioak egingo dira, administrazioaren barruan dauden muga, zailtasun eta aukerak arakatzeko. Azkenik, egindako ibilbidearen berri eman, eta sortutako neurri eta politiken aurkezpena egingo da.

Egitasmoa behar bezala garatu ahal izateko, ezinbestekoa izango da LGTBI+ kolektiboa osatzen duten herritarren bizipenak, iritziak eta errealitateak jasotzea. Horregatik, beren ekarpena egitera animatu nahi ditu udalak herritarrak. Parte ahal izateko, nahikoa izango da Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera mezu bat idaztea, edo 623307159 telefono zenbakira deitzea. Ekarpenak guztiz anonimoak izango dira.

 Aurreiritziak zokoratu beharra

Azpeitiko Udalak herritar guztien askatasuna eta eskubide berdintasuna bermatu nahi ditu, eta, horretarako, inolako diskriminazio eta zapalketarik gabeko jendartea eraikitzeko lan egiten jarraitu behar du. Alde horretatik, funtsezkoa da sexu identitate, desiren orientazio eta genero rolei buruzko aurreiritziak eta estereotipoak zokoratu eta ezabatzea, egiazko berdintasuna lortzeko urrats sendoak emanez.

Egitasmo honen bitartez, alde batetik, LGTBI+ pertsona eta kolektiboen bizi baldintzak hobetzeko ekintzak diseinatu nahi dira, baina, horrez gain, beste beste helburu batzuk ere baditu udalak: herrian sentsibilizazioa eta lanketa egitea, berdintasun politiketan LGTBI+ gaia zeharkakotasunez lantzea, herriko LGTBI+ norbanakoei ahotsa, baliabideak eta interlokuzioa ematea eta bermatzea; eta udalarentzat egingarriak diren neurriak eskuragarri izan eta abian jartzea.

 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information