wrapper

Joanes Antxieta musikari azpeitiarraren heriotzaren bosgarren mendeurreneko ekitaldian barruan, kontzertua izango da larunbatean, Frantziskanetako elizan. Urko Sangroniz zuzendariaren gidaritzapean, han izango dira Vandalia ahotsak, Bilboko Koral Elkarteko Euskeria Korua, Azpeitiko Julian Barrenetxea abesbatza, eta Azketa eta Parrokiko abesbatzak. 19:00etan hasiko da emanaldia. 

Musikariaren heriotzaren mendeurrena gogoratzeko, beste zenbait ekitaldi ere izan dira azken hilabeteotan: Sanjoanetan, plaka bat jarri zioten Urrestillan; abuztuaren 18an, Urrestillan bertan, Joanes Antxietari buruzko kontzertua izan zen, Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruan; urriaren 27an, berriz, Antxietaren bizitza hobeto ezagutzeko aukera izan zen, Basazabal jauregian antolatutako mahai inguru bati esker.

Larunbatekoaren ostean, abenduaren 16an, Joanes Antxietaren sine nomine kontzertua izango da, 19:30ean, Soreasu Sebastian Donearen parrokian.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information