wrapper

Azaroaren 27tik abenduaren 1era eman ahal izango da izena haurren igeriketako ikastaroetan. Urtarrilaren 8an hasi, eta martxoaren 22an amaituko dira ikastaroak.

Aurtengo ikasturteko bigarren hiruhilekoko ikastaroak izango dira, eta lehenengo hiruhilekoko ikastaroetan parte hartu dutenek lehentasuna izango dute. Horregatik, harreran adierazi beharko dute ikastaroan jarraitu nahi duten edo ez. Jarraitu nahi ez dutenek baja orria bete beharko dute. Gainotzekoek izen emate orriak harreran jaso eta beteta itzuli beharko dituzte.

Izen-emateak dauden plazak baino gehiago diren kasuetan, zozketa bidez esleituko dira geratzen diren plazak.
Taldeak adinaren eta mailaren arabera egingo dira, eta kontuan hartuko dira lehenengo hiruhilekoko ikastaroetako balorazio fitxak.

Eskaintzaren inguruko zalantzak edo informazio gehiago nahi izanez gero, igerilekuko harreran galde daiteke edo 943814121 telefonora deitu.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information