wrapper

Udaltzaingoak aholkatu du ibai ondoan dauden lur azpiko garaje guztietatik ateratzeko ibilgailuak. Iraurgi ikastetxearen Santutxoko eraikineko aparkalekua irekita egongo da hara eraman ahal izateko ibilgailuak.

Hainbat eragozpen ari da sortzen euria. Urola ibaia atera egin da herriko hainbat puntutan, besteak beste, Madalena inguruan eta Ezkuzta parean. Puntu horretan, itxi egin dute errepidea. Ondorioz, ezin da Zestoara joan errepide horretatik, ez eta handik etorri ere. Tolosan ere urak gainezka egin du Azpeitia aldera hartzen den bidegurutze inguruan, eta ibilgailuek ezin dute pasatu. Azpeitiatik Bidania-Goiatzera edo Albizturrera joateko aukera badago, baina ez Tolosaraino.

Putzuak ere sortu dira errepideetan, esate baterako, Urrestillara doan errepidean. Era berean, Loiolabide 11 zenbakiko garajeetara, Enparan kalekoetara eta Jose Artetxe kalekoetara ura sartu da. Udaltzaingoaren arabera, komenigarria da hondarrezko zakuak jartzea garaje sarreretan, ura sartzea eragozteko.

Loiolakoaterpetxea

Garajeetara ez ezik, anbulatorioko beheko solairura ere sartu da ura, eta arazoak dituzte igogailua erabiltzeko. Loiolako aterpetxearen inguruan, berriz, zuhaitz bat erori da, eta bidegorriaren zati bat moztu egin dute. Lasaora doan bidegorria ere itxita dago.