wrapper

Asteartean, martxoak 5, martxoko ohiko udalbatzarra egingo da, 19:00etan hasita. Besteak beste, Amue 11. Hirigintza Eremuko Plan Bereziari behin betiko onarpena ematea eta inauterietan gertatutako sexu erasoen prozedura judizialean herri akusazio gisa aurkeztea landuko dira.

Gai zerrenda:

  • Udalbatzak 2024ko otsailaren 6an egindako akta onartzea.
  • Azpeitiko HAPOaren Amue 11. Hirigintza Eremurako Plan Bereziari behin betiko onarpena ematea.
  • 2024ko inauterietan gertatu ziren sexu erasoen prozedura judizialean herri akusazio gisa aurkeztea.
  • Azpeitiko Udalaren eta Azpeitia Berritzen SAren langileen %0,5eko ordainsari-igoera osagarria, 2023ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.
  • 2023.ekitaldiko aurrekontuaren likidazioaren berri ematea, bai eta Kirol eta Euskara Patronatuarena ere.
  • 2024. aurrekontuan lehen kreditu aldaketaren berri ematea kreditu txertaketen modalitatean (2024-KALD-000001-00 espedientea).
  • Alkatetzak 2023ko abenduaren 15etik 31era eta 2024ko urtarrilean emandako ebazpenen berri ematea.
  • 2024ko martxoaren 8an ospatuko den Emakumearen Nazioarteko Eguna: EH Bildu taldearen eta EAJ taldearen mozioak.
  • Galdera eta erreguak.