wrapper

Apirilaren 25ean, Heriotza haurrekin. Dolua eta heriotzaren ulermena haurrengan hitzaldia eskainiko du Naroa Martinezek. 18:00etan izango da, Basazabal jauregian. Euskaraz izango da hitzaldia, baina aldi bereko itzulpena eskainiko da gaztelaniara, Telegram bidez.

HHko eta LHko irakaslea eta psikopedagogoa izateaz gain, dolu eta galeretan aditua da Martinez, eta Heriotza Haurrekin egitasmoaren sustatzailea ere bada.