wrapper

Asteburuan, lapurtu egin dute Enkarguk zerbitzuaren bizikletetako bat. Bi bizikleta ditu zerbitzuak, eta bietan txikiena lapurtu dute. Besteari, berriz, bateria kendu diote.

Azoka plazako eraikin barruan zegoen bizikleta, eta handik hartu dute. Norbaitek informazio gehiago izanez gero, eskertuko da horren berri ematea Udaltzaingoari, zuzenean bulegora bertara joanda edo 943 15 13 13 telefonora deituz.

Zerbitzua, martxan

Uneotan bizikletarik gabe egon arren, zerbitzua ez du eten Enkargukek, eta auto bidez ari da banaketak egiten. Jakinarazi du bizikleta handiarentzako bateria berria dagoeneko eskatu dutela, eta lehenbailehen hasi nahi dutela berriro ere bizikletarekin lanean.