wrapper

Atzo, apirilak 16, Ekintzaileen Nazioarteko Eguna izan zen, eta eskualdean enpresa sortu berri duten ekintzaileak omendu zituen Iraurgi Berritzeneko Ekintzailetza lantaldeak. Lehen aldiz, Aldaketa ereiten: ekintzaileak eta hauen ekarpena eskualdean ekitaldia ospatu zuten. Bertan, 2023an enpresa sortu zuten ekintzaileek egindako ahalegina eta eskualdeko ehun-sozioekonomikoan izan duten inpaktu positiboa nabarmendu zituzten.

Guztira, hamasei egitasmo berri sortu ziren iaz: lau ostalaritza jarduerakoak izan ziren, bost jarduera profesionalak, bi merkataritza txikiak, bi osasunari loturiko jarduerak eta hiru beste mota bateko jarduerak. Eskualdeko herri eta kaleetan zerbitzu eskaintza zabala izaten jarraitzeko aukera ematen du tokiko ekintzailetza horrek.

Ekitaldian, Maria Diez ekintzaile eta Coach-aren hitzaldi motibatzailea entzuteko aukera izan zen, Heroiaren bidaia kontakizuna oinarri hartuta. Ekitaldia amaitzeko, parte hartzaile bakoitzari Iñigo Borda eskualdeko margolariak sortutako oroigarri bat eman zitzaion.