wrapper

0-3 urte arteko etapari buruzko hitzaldia izango da otsailaren 15ean

0-3 urte arteko etapari buruzko hitzaldia izango da otsailaren 15ean

Treba Gurasoak egitasmoa Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Azpeitiko Udalak elkarlanean antolatutako ekimena da. Ekimen horretako hurrengo hitzaldia otsailaren 15ean, 18.00etan, izango da, Azoka Plazako aretoan. Hitzaldiaren izenburua Oinarri sendoak 0-3 urte bitartean izango da, eta Nerea Mendizabalek eskainiko du. Gehiago irakurri
Otsaileko ohiko udalbatzarra egin zuten atzo

Otsaileko ohiko udalbatzarra egin zuten atzo

Aho batez onartu zituzten gai ordenago bi puntu: alde batetik, behin betiko onarpena eman zioten Azpeitiko HAPOren lehenengo aldaketa puntualari (Garmendialde 2 HE-ko 2.2. Perdillegi azpieremuari eta San Martin 2.3 JZ-ri); bestetik, Gizarte Zerbitzuak alorreko kontratazio espedientea ere guztien oniritziarekin onartu zuten. Gehiago irakurri
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan

Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan

Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko, Gizarte Zerbitzuetara jo behar da. Gehiago irakurri
Iruzur saiakerak izan dira herriko hainbat komertziotan

Iruzur saiakerak izan dira herriko hainbat komertziotan

Azken egunotan, telefono deiak jaso dituzte herriko hainbat komertziotan, ordainketa bat egin ezean, argindarra moztuko dietela esanez. Iruzur saiakera da. Edozein zalantza izanez gero, jarri harremanetan Udaltzaingoarekin. Gehiago irakurri
Asteartean izango da otsaileko ohiko udalbatzarra

Asteartean izango da otsaileko ohiko udalbatzarra

Urteko bigarren ohiko udalbatzarra asteartean, otsailak 6, izango da, 19:00etan hasita, udaletxeko pleno aretoan. Besteak beste, Azpeitiko Udalaren 2023-2025 Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren eguneraketa landuko da. Gehiago irakurri

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information