wrapper

Ekindarren batzar informatiboa egingo da asteazkenean

Ekindarren batzar informatiboa egingo da asteazkenean

Soreasu antzokian izango da, eta 18:00etan hasiko da. Besteak beste, Ekindar eguzki parkeko proiektua gaur egun nola dagoen azalduko dute. Gehiago irakurri
Abian da Karmelo Etxegarairen HHko eraikinean obrak egiteko lehiaketa publikoa

Abian da Karmelo Etxegarairen HHko eraikinean obrak egiteko lehiaketa publikoa

Haurrek jolaserako edo bestelako ekintzetarako espazio gehiago izan dezaten, lanak egingo ditu udalak Karmelo Etxegarairen Euskal Herria auzoko eraikinean. Zehazki, goiko solairuan beirazko egitura-forjatu berria eraikiko da. Gehiago irakurri
Artzain-inudeen ekitaldian danborra jotzeko deialdi irekia egin du udalak

Artzain-inudeen ekitaldian danborra jotzeko deialdi irekia egin du udalak

Sansebastianak pasatu berri, gainean dira inauteriak ere, eta, azken urteotan egin duen bezala, aurten ere danborra jotzera gonbidatu nahi ditu herritarrak Azpeitiko Udalak. Urtetik urtera, indarra hartu du artzain-inudeen ekitaldiko danborradak. Gehiago irakurri
Hastear daude guraso eskolak, aitatasun tailerrak eta gazteentzako autoestimua lantzeko tailerrak

Hastear daude guraso eskolak, aitatasun tailerrak eta gazteentzako autoestimua lantzeko tailerrak

Guraso eskolak, aitatasun tailerra eta gazteentzako autoestimua lantzeko tailerra. Hiru tailer antolatu ditu Azpeitiko Udalak; xede-talde edo publiko jakin bat du bakoitzak; datak ere ezberdinak izango dira. Hala ere, badute helburu komun bat hirurek: ezagutzaren bidez eta egoera jakin batzuk kudeatzeko tresnak barneratzen lagunduz, norbere garapen pertsonalean sakontzea, izan guraso edo gazte. Gehiago irakurri
Zazpi ikastaro bilduko dituzte Jabetze Eskolek

Zazpi ikastaro bilduko dituzte Jabetze Eskolek

Emakumeen Txokoak eta Parekidetasun Sailak elkarlanean prestatu dute ikasturte honetako bigarren lauhilekoko Jabetze Eskolen eskaintza. Ekainera bitartean, askotariko ikastaro, prestakuntza eta ekimenak eskainiko dira. Emakumeen Txokoak ordutegi zabalagoa izango du aurrerantzean. Gehiago irakurri

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information