wrapper

Lanen eraginez, itxita egongo da anbulatorio ondoko zubia

Lanen eraginez, itxita egongo da anbulatorio ondoko zubia

Aurrera jarraitzen dute anbulatorio ondoko zubiaren irisgarritasuna hobetzeko lanek. Urtarrilaren 8tik, itxita dago 1766ko Matxinada kalea. Orain, zubian bertan hasiko dira lanean, eta itxita egongo da. Aurreikuspenen arabera, martxoaren bukaerara arte iraungo dute lanek. Gehiago irakurri
Bihar hasiko dira haurrak zumitzezko labirintoa landatzen

Bihar hasiko dira haurrak zumitzezko labirintoa landatzen

Helmuga bezain ederra izaten da askotan bidea, eta hala izan da igandean inauguratuko den zumitzezko labirintoaren kasuan ere. Loiola hiribideko belardian egongo da jolasgune berria, eta elkarlana, parte hartzea, irudimena eta beste hainbat osagai izan ditu ardatz hura eraiki arteko prozesuak. Igandean, urtarrilak 28, festa giroan ospatuko dute emaitza. Gehiago irakurri
Sansebastianen eraginez, aldaketak izango dira autobus zerbitzuetan

Sansebastianen eraginez, aldaketak izango dira autobus zerbitzuetan

Sansebastian jaietarako antolatutako ekitaldiak direla eta, urtarrilaren 20an eta 21ean, 16:30etik 20:00etara bitartean, autobusak ez dira geratuko anbulatorio aurrean. Julian Elortza eta Tren Museoko geltokiak, berriz, goiko saihesbidera pasatuko dira, hau da, Gau Argi aurrera. Aldaketen berri emateko, oharrak jarri dira geltokietan. Gehiago irakurri
Oraindik ere aurkez daitezke Baigera II taberna-jatetxea kudeatzeko proposamenak

Oraindik ere aurkez daitezke Baigera II taberna-jatetxea kudeatzeko proposamenak

Hutsik geratu da Sanjuandegiko Salbe auzoko 34. zenbakian dagoen Baigera II erretiratuen egoitzako taberna-jatetxea kudeatzeko lehiaketa publikoa. Ondorioz, taberna-jatetxe hori kudeatzeko interesa duen orok bere proposamena aurkezteko aukera izango du. Informazio gehiago nahi duenak Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera idatzi edo 943 15 71 92 telefonora deitu behar du. Gehiago irakurri
Bide Azpiegituren foru diputatuarekin bildu da Nagore Alkorta alkatea

Bide Azpiegituren foru diputatuarekin bildu da Nagore Alkorta alkatea

Urola Erdiko alkateek eta eskualdeko eragile sozioekonomikoek bide azpiegituren egoeraren eta egun dauden premien berri eman diote Maria Ubarretxena Bide Azpiegituretako foru diputatuari. Gehiago irakurri

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information