wrapper

1.500 danbor jole baino gehiago aterako dira helduen danborradan, eta 500 inguru haurrenean

1.500 danbor jole baino gehiago aterako dira helduen danborradan, eta 500 inguru haurrenean

Herriko dendetako erakusleihoak dagoeneko danborrez eta danbor taldeen trajeez apainduta daude. Etxeetako balkoietan ere ikusten dira lehen zapiak. Helduek joan den ostegunean egin zuten lehen entsegua, eta bihar egingo dute aurrenekoa haurrek ere. Festa usaina igartzen da dagoeneko herrian, eta Azpeitiko Udalak ere gaur arratsaldean egin du sansebastianen aurkezpena, parte hartzen duten taldeetako ordezkariak han zirela. Gehiago irakurri
Asteartean izango da urtarrileko ohiko udalbatzarra

Asteartean izango da urtarrileko ohiko udalbatzarra

Urteko lehen ohiko udalbatzarra asteartean, urtarrilak 16, izango da, 19:00etan hasita, udaletxeko pleno aretoan. Etxez etxeko laguntza zerbitzua finantzatzeko hitzarmena izango da puntuetako bat. Gehiago irakurri
Zabalik dago patinaje ikastarorako izen ematea

Zabalik dago patinaje ikastarorako izen ematea

Azpeitiko Udalak patinaje ikastaroa antolatu du patinetan ibiltzen ikasi edo beren teknika hobetu nahi dutenentzat. Otsailetik apirilera bitartean egingo da, eta helduei nahiz Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzenduta egongo da. Gehiago irakurri
Haur filosofia tailerra egingo dute larunbatean

Haur filosofia tailerra egingo dute larunbatean

Urtea hastearekin bat, berriro ere ekingo diete haurren filosofia tailerrei. Larunbatean izango da hurrengo saioa, Basazabal Formakuntza Zentroan, 17:00etatik 18:30era. LH3tik LH6ra arteko ikasleek izaten dute parte hartzeko aukera, eta Jakinmin Praktika Filosofikoen Elkarteak egiten ditu dinamizazio lanak. Gehiago irakurri
Dagoeneko eman daiteke izena banderaren igoera edo jaitsiera udaletxeko balkoitik ikusteko zozketan

Dagoeneko eman daiteke izena banderaren igoera edo jaitsiera udaletxeko balkoitik ikusteko zozketan

Danborjolez eta ikuslez beteta, ederra egon ohi da Azpeitiko plaza sansebastianetako banderaren igoeran nahiz jaitsieran. Ikuspegi horretaz gozatzeko tokirik egokienetakoa da udaletxeko balkoia, eta, aurreko urteetan bezala, zozketa egingo du udalak une horietan udaletxean egon nahi duten herritarren artean. Zortzi laguni eta haiek aukeratutako beste pertsona banari (zortzi bikote) emango die horretarako aukera. Gehiago irakurri

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information