wrapper

Jantziak eta karrozak estreinatuko dituzte Errege Magoek

Jantziak eta karrozak estreinatuko dituzte Errege Magoek

Jantzi berriekin iritsiko dira Meltxor, Gaspar eta Baltasar errege magoak, aurten, Azpeitira. Horrez gain, karroza dotore berri banaren gainean egingo dute kalez kaleko ibilbidea. Gehiago irakurri
Inar optikak irabazi du 12. Erakusleiho Lehiaketa

Inar optikak irabazi du 12. Erakusleiho Lehiaketa

Zein baino zein ederrago daude egunotan Azpeitiko dendetako erakusleihoak. Izan ere, 29 saltokik parte hartu dute Azpeitiko Udalak eta Bertan merkatari elkarteak antolatzen duten erakusleiho lehiaketan. Sari nagusia Inar optikarentzat izan da, eta bigarren eta hirugarren geratu dira, hurrenez hurren, Kotoi mertzeria eta Irene Altuna loradenda. Gehiago irakurri
Udal eraikin, denda eta tabernetako telefonoak erabili ahal izango dituzte gaztetxoek, mugikorra izateko adina atzeratzeko

Udal eraikin, denda eta tabernetako telefonoak erabili ahal izango dituzte gaztetxoek, mugikorra izateko adina atzeratzeko

Mugikorra izateko adina atzeratzeko helburuarekin, Aurrez Aurre taldeak, Azpeitiko Udalak eta Bertan merkatarien elkarteak egitasmo berri bat jarri dute martxan. Beharra dutenean, udal eraikin, saltoki eta ostalaritzako guneetako telefonoetatik deitzeko aukera emango zaie gaztetxoei, mugikorra erabiltzeko edo gainean eramateko premiarik izan ez dezaten. Egitasmoarekin bat egiten duten saltokiek pegatina bat izango dute erakusleihoan. Sartu eta telefonoa eskatu, besterik ez dute egin behar gaztetxoek. Gehiago irakurri
Haurren ilusioa areagotzera dator Gabonetako aisialdi eskaintza

Haurren ilusioa areagotzera dator Gabonetako aisialdi eskaintza

Urtez urte, gero eta zabalagoa da Azpeitiko Udalak eta herriko eragileek Gabon garairako prestatzen duten aisialdi eskaintza. Ilusio handiko egunak izaten dira herriko haur eta gaztetxoentzat, eta egun horiek are bereziago egitea da udalaren nahia. Horregatik, Mari Domingiren eta Olentzeroren etorreraz nahiz Errege Magoen kabalgataz gain, beste hainbat jardueraz gozatzeko aukera egongo da abenduaren 23tik urtarrilaren 7ra bitartean. Gehiago irakurri
Ura moztuko dute Garmendigainetik Urrestillara arteko tartean

Ura moztuko dute Garmendigainetik Urrestillara arteko tartean

Garmendigain industrialdetik hasi eta Urrestillara arte (biak barne), ur hornidura moztuta egongo da gaur arratsaldean, 15:30etik 17:00etara. Gehiago irakurri

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information