wrapper

Oharrak

Azpeitia bizi: euskara, euskal kultura eta herriko proiektuak barrutik ezagutzeko aukera

Azpeitia bizi: euskara, euskal kultura eta herriko proiektuak barrutik ezagutzeko aukera

Kultur eta lehen sektoreari lotutako bisita gidatuak egingo dira abuztuan, ohiko ondare historikoa ezagutzeko bisitekin batera. Eredu propioa duten herriko proiektuak bertatik bertara ezagutu eta bizitzeko aukera eskainiko zaie bisitariei. Gehiago irakurri
Udalak eta tabernarien elkarteak ordutegia murriztea adostu dute eta  ardura eskatu diete herritarrei kutsatzeak ekiditeko

Udalak eta tabernarien elkarteak ordutegia murriztea adostu dute eta ardura eskatu diete herritarrei kutsatzeak ekiditeko

Uztailaren 24, 25, 30 eta 31n eta abuztuaren 1ean taberna, jatetxe eta soziedadeak 00:00etan itxiko dira. Ostalariek eta udal ordezkariek herritarrei ezarritako irizpideak bete eta erantzunkizunez jokatzeko eskatu die. Gehiago irakurri
Jende pilaketarik gerta ez dadin neurriak zorroztuko ditu Udalak

Jende pilaketarik gerta ez dadin neurriak zorroztuko ditu Udalak

Azpeitiko Udala kezkatuta dago hainbat momentutan, batez ere, Alde Zaharrean eta asteburuetan, sortzen diren jende pilaketekin: “Egoera zaila da, izan ere, tabernetako aforoa kontrolatuta, jaso dezaketen baino jende gehiago ari da pilatzen Alde Zaharrean”, adierazi du Josu Labaka Zerbitzu Orokorretako buruak. Normaltasun berria sartu zenetik, astez aste, neurri desberdinak hartzen ari gara horrrelakorik gerta ez dadin. Hasieratik terrazen zein tabernen ordutegia zorrotz betetzen da, besteak beste: “Azken asteotan tabernariekin ere hainbat jarraipen bilera egin ditugu, eta azken astean, tabernetako aforoaren kontrolean jarri da arreta berezia, eta hori betetzeko gainean egon gara”, zehaztu du. Hala ere, ikusi da nahikoa ez dela eta bihar tabernariekin duten bileraren ostean, neurriak zorroztuko ditu Udalak. Jende pilaketarik ez sortzeko udaltzaingoko baliabideak indartuko ditu eta jende asko dagoen guneetan maskarilla erabiltzea beharrezkoa dela gogoraraziko du. Gehiago irakurri
Azpeitiko memoriaren dibulgazioa sustatzeko, literatur lehiaketa antolatu dute Aranzadik eta Udalak

Azpeitiko memoriaren dibulgazioa sustatzeko, literatur lehiaketa antolatu dute Aranzadik eta Udalak

Emakumeen aurkako errepresioa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoan (1936-1945) izango da literatur lehiaketako gaia. Bi maila izango ditu lehiaketak 16 eta 30 urte artekoen artean egingo da lehiaketa bat eta 30 urtetik gorakoen artean beste bat. Lanak entregatzeko epea azaroaren 2an bukatuko da. Nagore Alkorta alkateak azaldu duenez, "lehiaketa honen bidez, azpeitiarrak bere herriko memoria historikoa berreskuratzeko partaide egitea lortu nahi da egindako ikerketetatik abiatuta".  Gehiago irakurri
San Inazio jaiak bertan behera uztea erabaki dute udalak eta eragileek

San Inazio jaiak bertan behera uztea erabaki dute udalak eta eragileek

San Inazio jaiak bertan behera uztea erabaki dute festetan parte hartzen duten 26 eragileek eta Azpeitiko Udalak. Erabaki “zaila” izan da, urte osoan festa hauek prestatzeko lan egiten dutelako herritar ugarik. Dena den, pena handiz, baina adostasunez hartu dute erabakia, eta aho batez esan dute une honetan “lehentasuna” duela herritarren osasunak, ezinezkoa delako baldintza hauetan saninazioak ospatzea. Gehiago irakurri

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information