wrapper

Eraberrituta dator sexu, genero eta bikote aholkularitza zerbitzua

Eraberrituta dator sexu, genero eta bikote aholkularitza zerbitzua

2012tik eskaintzen du Azpeitiko Emakumeen Txokoak hezkuntza eta sexualitate aholkularitza zerbitzua. Hasieratik, herritarren kezkak eta nahigabeak bideratzeko asmoa izan du, betiere genero ikuspegia kontutan hartuta. Ikasturte honetan, zerbitzua eraberrituta eta izen berriarekin dator: Lardaxka sexu, genero eta bikote aholkularitza izenpean hasiko da martxan.

Gehiago irakurri
Santu Guztien Egunari begira, aldaketak hilerrirako bidean

Santu Guztien Egunari begira, aldaketak hilerrirako bidean

Santu Guztien Eguna da asteazkenean, azaroak 1, eta hilerrirako bidean ohi baino trafiko handiagoa egongo denez, errepidea egokitu egingo da. Txaribarko Errebaletik hilerrirako bidea hilerrira igotzeko noranzkorako bakarrik izango da irekita. Jaitsiera, Takolo baserritik behera, Etxe Alai kaletik, egin beharko da. Etxe Alaitik hilerrira joateko bidea bi noranzkoetan izango da zabalik.

Hilerri aurreko ohiko aparkaleku txikiaz gain, Sakona etxaldean autoak uzteko aukera ere izango da. Era berean, azaroaren 2ra arte, komun bat jarriko da hilerrian.

Gehiago irakurri
Antxietaren bizitzan sakonduz

Antxietaren bizitzan sakonduz

500 urte dira Joanes Antxieta musika konpositore azpeitiarra hil zenetik, eta haren bizitza hobeto ezagutzeko aukera izan zen, atzo, Basazabal jauregian. Dozenaka herritar elkartu ziren, eta Ignacio Arakistain musikari eta ikertzaile azpeitiarrak gidatuta, Antxietaren bizitzaren hainbat alderdi jorratu zituzten zenbait adituk: Ion Bagues Eresbil Musikaren Euskal Artxiboko zuzendari ohi eta euskal ondarearen adituak Antxietaren biografiaren xehetasunak eman zituen; Pello Leiñena Eresbileko gaur egungo zuzendariak Antxietari eskainita sortu berri duten web orria aurkeztu zuen; eta Iñigo Alberdi Bilboko Koral elkarteko zuzendariak Antxietaren ondarea kudeatzeko proposamen batzuk egin zituen.

Gehiago irakurri
Mugen digitalizazioari buruzko bilerak egingo dira azaroaren 8an

Mugen digitalizazioari buruzko bilerak egingo dira azaroaren 8an

Landa lurren mugak zehaztu, eguneratu eta digitalizatzeko lanetan ari da Azpeitiko Udala, mugen gaineko ezagutza bermatzeko asmoz. Horretarako, azaroaren 8an, 11:00etan eta 18:00etan, bilerak egingo ditu udalerriko 02, 03, 04 eta 06 poligonoetako landa lursailen jabeekin, Azoka Plazako lehen solairuko eraikinean.

Gehiago irakurri
Hasi dituzte Karmelo Etxegaraiko patioko lanak

Hasi dituzte Karmelo Etxegaraiko patioko lanak

Karmelo Etxegaraiko Haur Hezkuntzako eraikinean (Euskalerriako eraikina) jolas eremua hobetzeko lanak hasi dituzte. Besteak beste, jolastokiaren zati bat estali egingo dute.

Udalak lizitaziora atera zuen proiektua, eta Construcciones Urbitarte enpresak lortu zuen esleipena. Bi lotetan banatuta egingo dira lanak. Lehenengoan, Haur Hezkuntzako eraikineko patioaren zati bat estaliko du enpresak, lau hilabeteko epean; bigarrengoan, berriz, eraikinaren jolasgunea hobetzeko lanak egingo ditu, inklusibitate irizpideekin, eta bi hilabeteko epea izango du.

Gehiago irakurri
Kiroldegiko jolaserako gunea irekita egongo da asteburuetan eta jaiegunetan

Kiroldegiko jolaserako gunea irekita egongo da asteburuetan eta jaiegunetan

Haur txikiek jolastu ahal izateko, estalitako gune bat egokitu zuen iaz udalak kiroldegian. Balorazio oso ona izan du zerbitzuak, eta aurten ere zabalik egongo da. Asteburuetan eta jaiegunetan irekiko dute: larunbatetan eta igandeetan, 11:00etatik 19:00etara, eta jaiegunetan, 11:00etatik 12:30era.

Gehiago irakurri
Landa auzoetan zaintza lanetan aritzen direnak ere, auzo-taxi programako onuradun

Landa auzoetan zaintza lanetan aritzen direnak ere, auzo-taxi programako onuradun

Auzo-taxi programako onuradun izateko, orain arte ezinbesteko baldintza zen herriko auzo jakin batzuetan (Aratz-Erreka, Eizagirre, Elosiaga, Izarraitz, Loiola, Nuarbe, Matxinbenta, Odria, Oñatz, Oñatz bidea eta Urrestilla) erroldatuta egotea. Aurrerantzean, auzo horietan premia bereziak dituzten pertsonak zaintzen lan egiten dutenek ere izango dute aukera, bai eta gizartze zerbitzuen sailetik eratorritako kasuek ere.

Gehiago irakurri
Bi eguneko jaialdia, tubaren bueltan

Bi eguneko jaialdia, tubaren bueltan

Tempo di Divertimento leloa izango du 13. Tuba jaialdiak. Ostiralean eta larunbatean izango da, eta hainbat ekintza antolatu dituzte tubaz gozatzeko.

Gehiago irakurri
Badon* lanaren aurrestreinaldia eta eskola antzerkia izango dira protagonista aurtengo Euskal Antzerki Topaketetan

Badon* lanaren aurrestreinaldia eta eskola antzerkia izango dira protagonista aurtengo Euskal Antzerki Topaketetan

Azaroaren 2an hasiko da Euskal Antzerki Topaketen 41. edizioa, eta azaroaren 23ra artean, dozena bat emanaldi baino gehiago ikusteko aukera izango da. Azpeitiko Soreasu antzokian, Dinamoa sormen gunean eta kalean izango dira emanaldiak. Konpainia profesionalen nahiz talde amateurren lanek osatuko dute egitaraua; horrez gain, aurten garrantzi berezia emango zaio eskola antzerkiari.

Gehiago irakurri
Behobia-Donostia lasterketara autobusez joateko aukera

Behobia-Donostia lasterketara autobusez joateko aukera

Azaroaren 12an izango da Behobia-Donostia lasterketa, eta autobus zerbitzua eskainiko du Azpeitiko Udalak korrikalariak Behobiako irteerara eramateko. Hau da, joaneko zerbitzua bakarrik izango da, eta itzulera norbere kontu izango da.

Autobusean joan nahi dutenek igerilekuan eman behar dute izena. 55 laguntzentzat egongo da tokia, eta 6 euro ordaindu beharko da. Lasterketaren egunean, 7:30ean aterako da autobusa, anbulatoriotik.

Gehiago irakurri