wrapper

Soreasu 2-5 berrurbanizatzeko proiektua (esleipena)

Alkateak 2017ko otsailaren 6an emandako Ebazpen bidez Soreasu 2,3,4 eta 5 kaleko berrurbanizatzeko proiektuan barneratzen diren obrak gauzatzeko kontrataziorako deialdia onartu zuen, publizitaterik gebeko prozedura negoziatua erabiliz.

Sektore Publikoko Kontratuen testu bateratua onartzen duen azaroaren 14ko 3/2011 Errege Dekretu Legegilearen, 154 artikuluan xedatutakoaren arabera, kontratuaren formalizazioari publizitatea ematen zaio.

1.- Entitate Esleitzailea:

a) Erakundea: Azpeitiko Udala.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Udal Idazkaritza.
c) expedientearen zenbakia: 118K.

2.-Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: obrak.
b) Helburuaren azalpena: Soreasu auzoa, 2-5eko zona publikoa berrurbanizatzea (proiektua auzokideekin adostuta dago).
c) Ataletan banatzea: ez.

3.- Esleipenaren tramitazioa eta esleitzeko era.

a) Izapidetzea: Ohikoa.
b) Prozedura: Publizitaterik gabeko prozedura negoziatua.

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:

128.336,45 € (% 21ko BEZ barne).

5.- Esleipena.

a) Eguna: 2017-03-27
b) Kontratista: ALTUNA Y URIA S.A. A-20029104 (Martin Ascacibar Gregorio).
c) Nazionalitatea: espainiarra
d) Zenbatean esleitu da: 107.807,52 € (% 21ko BEZ barne).

6.- Formalizazio data: 2017-04-01

7.- Obran arituko diren langileen hitzarmen kolektiboa: Gipuzkoako obra publikoen eta eraikuntzaren hitzarmen kolektiboa 2007-2009

Eta hau guztia denak jakinean izan daitezen argitaratu da.

Azpeitian, 2017ko martxoaren 27an.- Alkateak.- Eneko Etxeberria Bereziartua