wrapper

Arria baserriaren lurretan nekazal erabilerako behin behineko biltegia eraikitzeko baimena

Karmen Gurrutxaga Ibargurnek Azpeitiko Loiola auzoan, Arria baserriaren lurretan nekazal erabilerako behin behineko biltegia eraikitzeko baimen eskaera egin du. Proiektu teknikoa Igone Ortuzar Garcia ingeniari teknikoak idatzi du.

Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legeko 37 artikuloaren arabera, herritarrak jakinaren gainean jartzeko epe bat zabalduko da, nekazal erabilerari lotuta dagoen behin behineko instalazio hori dela-eta beren burua eragindakotzat jotzen duten guztiek egokiak diren oharrak egin ahal ditzaten. Espedientea hogei laneguneko epean egongo da ikusgai Udaleko Idazkaritzan bulego-orduetan. Epe berean erreklamazioak ere aurkeztu ahal izango dira Erregistro Nagusian.