wrapper

2018ko ordenantza fiskalen behin-behineko onarpena

Uztailaren 5eko 11/89 Foru Arauak udalei eman dizkien ahalmenen babesean, Udalbatzak, 2017ko urriaren 3an egindako Osoko Bilkuran, eta 2018ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, ondorengo Ordenantza Fiskalen aldaketak onartu zituen:

- Ondasun higiezinen gaineko zergaren kuotak finkatzeko funtsezko osagaiak arautzen dituen zerga-agintaraudia.

- Trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko zergaren ordainkizunak zehazteko funtsezko osagaiak arautzen dituen zerga-agintaraudia.

- Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak burutzeagatik ordaindu beharreko tasen zerga-agintaraudia.

- Udal jabari publikoaren erabilera pribatibo edo probetxamendu bereziengatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen agintaraudia.

Hartutako erabakiak eta horretarako instruitu den espediente jendaurrean jartzen dira, Gipuzkoako Ondasun Lokalak arautzen dituen Uztailaren 5eko 11/1989 Foru Araueko 16.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN, udaletxeko iragarki taulan eta zabalkunde handienetako Gipuzkoako egunkari batean iragarkia jarriz, guzti hori ondoko arauei jarraituz:

a) Dokumentu horiek erakutsiko diren lekua: Udal Idazkaritza.

b) Aztertzeko eta, kasua balitz, erreklamazioak egiteko epea: 30 lanegun Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN iragarki hau argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, bulego orduetan.

c) Erreklamatzeko legitimatuak daudenak: Uztailaren 5eko 11/1989 Foru Araueko 17. artikuluan aipatzen dituenak

d) Aurkezteko lekua: Udaletxeko Sarrera Errejistro Orokorrean zuzenean edo legalki araututako lekuetan.

e) Erreklamazioa aurkezten zaion organoa: Udal Batzarra.

Behin erreklamazio eta iradokizunak egiteko arauzko epea igarotakoan, erabakiak behin betikoak joko dira akordio berriak hartzen ibili gabe.

Azpeitian, 2017ko urriaren 4ean.- Eneko Etxeberria, Alkatea.