wrapper

Azpeitiko ikastetxeetan bizitzarako trebezietan eta drogamenpekotasunaren prebentzioa hezitzeko eskola-programa gauzatzeko zerbitzu kontratua

Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko Testu Bateratuaren 154 eta 138 artikuluek ezarritakoa betez, ondorengo esleipenaren eta kontratuaren formalizazioaren berri emango da:

Alkateak 2017ko irailaren 5ean emandako Ebazpenaren bidez Azpeitiko ikastetxeetan bizitzarako trebezietan eta drogamenpekotasunaren prebentzioa hezitzeko eskola-programa gauzatzeko zerbitzua kontratatzeko espedientea onartu zuen publizitaterik gabeko prozedura negoziatuaren bidez.

Dagokion lizitazio prozedura burutu ondoren, Alkateak 2015eko urriaren 1ean emandako ebazpenaren bidez, dagokion zerbitzu kontratua IZAR ARREGI AIZPURU-ri esleitzea ebaztu du. Zerbitzu kontratuaren prezioa guztira 52.620€koa da %21ko BEZa barne, aurkezturiko eskaintza teknikoarekin bat datorrena.

Kontratua gauzatzeko epea: 2017/2018ko eta 2018/2019ko bi ikasturteak.

Kontratuaren formalizazioa 2017ko azaroaren 23an burutu zen.

Azpeitian,2017ko azaroaren 23an. Alkateak - Eneko Etxeberria Bereziartua