wrapper

HEZKUNTZA ARLOAN 25 URTETIK GORAKO PERTSONEI EKINTZA FORMATZAILEAK GAUZATZEKO UDAL BEKAK EMATEKO 2018 URTERAKO DEIALDIA

AZPEITIKO UDALA
HEZKUNTZA ARLOAN 25 URTETIK GORAKO PERTSONEI EKINTZA FORMATZAILEAK GAUZATZEKO UDAL BEKAK EMATEKO 2018 URTERAKO DEIALDIA.

Azpeitiko Udalak 2017ko otsailaren 7an egindako bilkuran hezkuntza arautuaren zein ez arautuaren arloan formazio-ekintzak egiten dituzten 25 urtetik gorako langabetu edota dagokion lan-hitzarmenean % 50etik beherako lan-jardunean diharduten pertsonei zuzendutako udal diru-laguntzak emateko oinarri bereziak onartu zituen. (2017ko apirilaren 12ko Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALA 72 zk.)

Oinarri berezi horietan araututa daude: helburua, pertsona onuradunak, alde batera uzteak, diruz laguntzeko gastuak eta diru-laguntzak emateko prozedura.

Aipaturiko oinarriek adierazten dute deialdiak ezarriko dutela aurrekontuko zein kreditu zehatzen kontura finantzatuko diren diru-laguntzak.

Era berean, adierazten da eskaerak aurkezteko epea, deialdian ezarriko dela.

Aipaturiko laguntzak Azpeitiko Udalbatzak 2017ko otsailaren 7an egindako bilkuran onartu zuen 2016-2019 Diru laguntzen Plan Estrategikoan jasota daude (1. lerro estrategikoa: gizarte ekintza)

Araudi honen baitan, Azpeitiko Alkateak, Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 21.1.f artikuluak emandako eskumenaz baliatuz, 2018ko martxoaren 26ko Ebazpenaren bidez

ERABAKI DU
Lehena.- 2018.ekitaldiko diru laguntzen deialdia egitea, hezkuntza arautuaren zein ez arautuaren arloan formazio-ekintzak egiten dituzten 25 urtetik gorako langabetu edota dagokion lan-hitzarmenean % 50etik beherako lan-jardunean diharduten pertsonei zuzendutako udal diru-laguntzak emateko.

Deialdi hori Ebazpen honen eranskin gisa jaso da.

Deialdia eta laguntza eskatzeko beharrezkoak diren gainontzeko dokumentuak Udalaren web orrian daude erakusgai, diru-laguntzak atalean. www.azpeitia.eus

Bigarrena.- Deialdi horri aurre egiteko 2018. ekitaldiko udal aurrekontuan 10.000 euroko gastua baimentzea, Udalaren Zerbitzu Orokorrak kudeatzen dituen programen kontura, aurrekontu xedapen honekin:

1.0401.481.334.00.04.2018

Erabaki honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da hilabeteko epean deialdia onartu duen organo eskudunaren aurrean, edo zuzenean aurka egin ahal izango zaio, bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiaren aurrean. Epeak, beti ere, oinarri hauek argitaratutako egunaren biharamunetik hasiko dira zenbatzen.

I ERANSKINA

Hezkuntza arautuaren zein ez arautuaren arloan formazio-ekintzak egiten dituzten 25 urtetik gorako langabetu edota dagokion lan-hitzarmenean % 50etik beherako lan-jardunean diharduten pertsonei zuzendutako udal diru-laguntzak emateko 2018 urterako deialdia. Oinarriak Azpeitiko Udalbatzak 2017ko otsailaren 7an egindako bilkuran onartu zituen. Eta behin betikoan 2017ko apirilaren 12an GAOn, argitaratu ziren 72.zkan.
1.- Xedea eta lagungarria den epealdia.

Laguntza hauen xedea da hezkuntza arautuaren eta ez arautuaren arloan formazio-ekintzak gauzatu nahi dituzten 25 urtetik gorako langabetuentzat edota dagokion lan-hitzarmenean zehaztutako orduen %50etik beherako lan-jardunean diharduten pertsonentzat –betiere Azpeitian bizi badira– bekak ematea.

Zehatz esateko, beka sistema honen helburua da pertsona hauentzako formazioa eskaintzea, eta horrela, lan-mundura sartzea bultzatzea.

Diru laguntza hauen bidez adierazitako hezkuntza jarduerak burutzeko sortutako gastuak partzialki estaliko dira.

2.- Formakuntza jardueraren hasierako eta amaierako epeak.

Diruz lagungarria izango den epealdia honako hau da: 2017/2018 eta 2018/2019 ikasturtetan egingo diren ekintza formatiboak.

3..- Diru laguntzaren ordainketa.

2018ko deialdiari aurre egiteko onartu den 10.000 euroko kopurua, bi alditan ordainduko da:

1.- 2017/2018 ikasturtean egindako gastuak (egindako gastuaren egiaztagiriak 2018ko maiatzaren 30a baino lehenago aurkeztu behar da).

Lehenbiziko ordainketa egin ahal izateko 3.000 €ko aurrekontua egongo da.

2.- 2018/2019 ikasturtean egindako gastuak (egindako gastuaren egiaztagiriak 2018ko abenduaren 10a baino lehenago aurkeztu behar da)

Bigarren ordainketa egin ahal izateko 7.000 €ko aurrekontua egongo da. Horrez gain, lehenbiziko zatiketan ordainketak egin eta gero aurrekontua sobratuko balitz diru hori erabiliko da.

Kopuru gehigarria gauzatu ahal izateko baldintza izango da udal-beka ematea ebatzi aurreko uneren batean hartarako kreditua erabilgarri badagoela aitortzea.

Aurrekontuan jarria dagoen diru-kopurua ez balitz nahikoa izango eskari guztiak laguntzeko, kontzeptu horietarako ezarriak dauden diru-zenbatekoetan murrizketa egingo da baremoaren arabera.

4.- Aurkeztu beharreko agiriak eta eskaerak egiteko epea.

Diru laguntza eskaerarekin batera atxikitu behar den dokumentazioa oinarrien laugarren artikuluan jasotakoa izango da.

Diru laguntza eskaera Udalaren erregistro orokorrean eta bere web orrian argitaratu den modela erabiliz egin beharko da.

Eskaerarekin batera, zerrendatutako honako agiriak aurkeztu beharko dira.

1. Eskatzailearen NA/AIZ/Pasaportea.

2. Azkena egin den Pertsona Fisikoen Errentaren Zerga aitorpenaren kopia.

3. Errolda agiria, bertan adieraziz helbide horretan bizi diren familiakideak.

4. Gaztea inskribatu den formakuntza jardueraren matrikulazioari eta hileko gastuei dagokion dokumentazioa.

5. Hala balegokio, matrikula ordaindu dela egiaztatzen duen ordainagiria.

6. Deialdi honen organo kudeatzaileak egiaztatuko du, automatikoki, diru-laguntza eskatu duten pertsonek Gizarte Segurantzarekiko baldintzak betetzen dituztela. Horretarako pertsona horien oniritzia beharko du. Oneritizirik ematen ez den kasuetan, dagoz­kion egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu interesatuak.

7. Zinpeko adierazpena, beste diru-sarrera batzuk badauden eta/edo beste erakunde batzuetan diru-laguntza eskatu duen adierazten duena.

8. Onuradun izateko inolako baztertze-arrazoitan sartuta ez dagoela adierazten duen erantzukizunpeko aitorpena.

9. Eskatzaileak irekitako kontu korronte baten jabetasuna ziurtatzen duen agiria.

Zerrendako 3. puntuari dagokionez, dokumentazioa osatutzat joko da ofizioz Udaletik egiaztatzen bada gutxieneko errolda-epearen baldintza eta elkarbizitzarena betetzen dela.

Zerrendako 6., 7., eta 8. puntuetan adierazitako aitorpenak eskaera ereduan jarriak daude.Anexo II

Eskariak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea, deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako egunaren biharamonetik hasiko da zenbatzen.

Edonola ere, eskariak aurkezteko epea 2018ko azaroaren 30ean amaituko da.
5.- Egiaztatze agiriak eta aurkezteko epea.

Deialdiaren ebazpena deialdia egiten den urteko abenduaren 31 baino lehen egingo da.

Organo eskudunak:

Instrukzioa eta proposamena: “Gizartekintzako Batzorde Informatzailea” batzordeak.

Ebazpena: Alkatetzak.

Prozeduraren ebazpena banan-banan jakinaraziko zaie interesatuei, Administrazio Publikoen prozedura administratibo komunari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeko 41.1 artikuluaren arabera; betiere emandako diru laguntzak Udalaren webgunean argitaratzea baztertu gabe.

Diru-laguntzaren ordainketa, gastua egin izanaren egiaztatze agiri guztiak aurkezteari baldintzatuta egongo da, eta hauek deialdiaren hirugarren atalean jasotako epeetan egin ehar dira..

Aurkeztu beharreko egiaztatze-agiriak oinarri orokorren 13. artikuluan zerrendatutako agiriak izango dira.

6..- Araudi Aplikagarria.

Bere oinarri arautzaileetan ezarrikoaz gain, laguntza hauek Azpeitiko Udalaren diru laguntzak arautzen duen udal-agintarauak (Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2012ko maiatzaren 29an argitaratua) eta Diru laguntzen araudi orokorra arautzen duen azaroaren 17ko 38/2003 Legeak arautuko dituzte.

Azpeitian, 2018ko martxoaren 26an.- Alkateak.- Eneko Etxeberria Bereziartua.

 

Oinarriak

Deialdia

Eskaera orria

Ordezkapena

Baimena

Ebazpena