wrapper

Erregimen Orokorreko 8 etxebizitza tasatu eta beren trastelekuak, Azpeitiko Bustinzuriko Errebala 4n (4 Etxebizitza) eta Done Jakue 7n (4 Etxebizitza), esleitzeko oinarriak.

Udal Batzarrak, 2018ko maiatzak 15ean egindako bilkuran erregimen orokorreko 8 etxe bizitza tasatu eta beren trastelekuak, Azpeitiko Bustinzuriko Errebala 4n (4 etxebizitza) et Done Jakue 7n (4 etxebizitza), esleitzeko oinarriak onartu zituen.
Oinarrien edukia Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu zen 2018ko ekainaren 1ean, 105. zk).
Oinarrien 9. artikuluak esleitu suertatu diren pertsona edo bizikidetza unitateek aurkezten dituzten ukoak erregulatzen du, adieraziz Etxe bizitza Lurralde Ordezkaritzari jakinaraziko zaizkioka, eta Etxe bide-Euskal Herriko Etxebizitza Zerbitzu Publikoaren Erregistroa arautzen duen araudiak jasotako ondorioak izango dituela, hala balegokio.
Kontuan izanik araubide honek ziurgabetasun egoerak ekarri ditzakela deialdian parte hartzen dutenentzat, Udal Batzarrak, 2018ko uztailaren 3an egindako bilkuran onartu du artikulo honen edukia modu zehatzagoan arautzea. Hori horrela izanik, artikuluaren edukia honako hau izango da:
9. Uko egitea.
Etxe bizitza baten esleipenari uko egiten dionak ezin izango du uko egin eta urte beteko epean etxebizitza mota bera eta erregimen berberaz eskuratze ko ondoren egingo diren prozeduretan parte hartu, kenduta esleipenari uko egiteko arrazoia kreditu merkatuan finan tzaketa lortze ko zailtasunak edukitzea izan bada. Halere, esleipenari uko egitean onartu ez den etxebizitzak 15 m² erabilgarri baino gutxiago baldin baditu elkarbizitza unitateko kide bakoitzeko, uko egite horrek ez du eragotziko ondorengo prozeduretan parte hartzea.
Akordio honen aurka, honako errekurtso hauek jar daitezke:
— Administrazioarekiko auzi errekurtso a Donostiako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, iragarkia argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita bi hilabeteko epean.
— Berraztertze errekurtso a (aukerakoa) udaletxe an, lehen aipatutako errekurtsoa jarri aurretik, iragarkia argitaratu eta hurrengo egunetik hilabete baten barruan.

Azpeitia, 2018ko uztailaren 16a.—Eneko Etxeberria Bereziartua, alkatea.

Iragarkia