wrapper

Azpeitiko udalerriko etxez etxeko laguntza zerbitzua arautzeko erreglamendua.

AZPEITIKO UDALA
IRAGARKIA

Azpeitiko Udal Batzarrak, 2018ko azaroaren 6an egindako bilkuran Azpeitiko udalerriko etxez etxeko laguntza zerbitzua arautzeko erreglamenduari haserako onarpena ematea onartu zuen.

Apirilaren 2ko 7/1985 Legeak, Udal Erregimenaren Oinarriak arautzen dituenak, 49 artikuluan xedatutakoaren arabera, hartu den erabakiaren eta horretarako ireki den espedientearen berri ematen zaio jendeari. Era berean, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik hasita, 30 laneguneko epea izango dute, egokiak iruditzen zaizkien alegazio edo erreklamazioak egiteko.
Erreklamazio edo alegazio hauek, Azpeitiko Erregistroan aurkeztuko behar dira (bulegoko ordutegian), eta Udal Batzarrari zuzenduak izango dira.

Jendaurreko epea igaro ondoren, erreklamazio edo iradokizunak aurkeztu ezean, Araudia behin betiko onartutzat hartuko da, berariazko akordiorik behar izan gabe, eta erreglamenduaren testu osoa Gipuzkoako aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Erreglamenduaren edukia Udalaren web orriko jendaurreko atalean dago erakusgai www.azpeitia.eus

 

Azpeitian 2018ko azaroaren 8an.- Alkateak.- Eneko Etxeberria Bereziartua.

 

Erregelamendua

Iragarkia - GAO